ALBISTEAK

BEASAIN-ORDIZIA DERBIA KLUBARI LAGUNTZEKO EGUNA

Iturria: Mundo Deportivo

Hirugarren mailan Goierritarren arteko derbia klubari laguntzeko eguna izendatu du Beasain Kirol Elkarteko zuzendaritzak

Larunbatean, abenduak 1, arratsaldeko 17:00 hasiko da partidua eta aurretik bi taldeek atxikimendua adieraziko diote Euskaraldiari

Sarreren prezioak hauek izango dira: orokorra 15€, jubilatuak eta bazkideak 10€ eta bazkide jubilatuak 6€, sarrerak aldez aurretik salgai egongo dira Xerbera taberan eta Igartza futbol zelaiko tabernan

Larunbat honetan, arratsaldeko 17:00etan hasiko da Loinatz udal futbol zelaian hirugarren mailari dagokion goierritarren arteko derbia. Hamar urte pasa dira azkenekoz Ordizia Kirol Elkartea hirugarren mailan egon zenetik eta aurten berriro Beasaindarren eta Ordiziarren arteko lehia ikusteko aukera paregabea izango da.

Gauzak honela, Beasain Kirol Elkarteko zuzendaritzak goierritarren arteko partidua klubari laguntzeko eguna izendatu du. Ikusle eta zaletu guztiek erosi beharko dute partidua ikusteko sarrera. Prezioak honako hauek izango dira orokorra 15€, jubilatuak eta bazkideak 10€, eta bazkide jubilatuak 6€. Sarrerak aldez aurretik erosteko aukera izango da Xerbera tabernan eta Igartza futbol zelaiko tabernan.

Zer esanik ez, zuzendaritza taldeak deialdi berezia luzatu nahi die beasaindar guztiei larunbat honetan arratsaldeko 17:00etan Loinazera etorri daitezen taldea animatzera.

Euskaraldiari atxikimendua

Partidua hasi aurretik bi taldeek Euskaraldia dela eta atxikimendua adieraziko diote honi eta Euskaraldia hitzaren hizkiekin argazkia aterako dute elkarrekin.