ALBISTEAK

BEASAIN PLAYOFFETAKO TALDEA DA MATEMATIKOKI

3.RFEF: Santurtzi 1-3 Beasain

3. RFEF IV. multzoa: Santurtzi 1-3 Beasain (Beñat -2-, Lizaso)

Arrigorriagako garaipenaren ondoren, gure lehen taldea San Jorgera joan zen berriro, oraingoan, Santurtziren aurka jokatzeko. Santurtzi jaitsiera saihesteko borrokan ari da, eta emaitza bolada onean iritsi zen.

Lehen zatian, 5-4-1 sistemarekin atzean sartuta zegoen aurkariaren aurrean, bagoilaria erabat nagusi izan ziren jokoan, aurkariaren areara dezente iritsita, bi gol sartu zituzten.

Lehenengoa 24. minutuan, Markel Pitaren erdiraketa batean, Beñat Eizagirrek bigarren zutoinean sare barrura bidalita. Eta bigarrena bost minutu geroago, protagonista berdinekin egindako jokaldi oso antzekoan, Beñatentzat bigarrena ere.

Beñat Eizagirre bigoleatzailea

Bigarren zatiak beste eszenatoki bat izan zuen. Etxekoek, futbol zuzenarekin, gehiago estutu zuten eta arriskua sortu zuten Martinen ateko langan jo zuen jaurtiketa batean.

Misterrak egindako aldaketek eragin ona izan zuten eta jokoa orekatu egin zen. Eneko Lizasok, 73. minutuan, banakako jokaldian gol ikusgarria sartu zuen eta 0 eta 3koarekin partida itxita zegoela zirudien.

Baina etxekoak tematuta zeuden eta alboko falta batean, Beñat Gomezen erremate onak bat eta hirukoa jarri zuen markagailuan 83. minutuan.

Santurtzik Beasainen arean baloiak jartzen jarraitu zuen, baina taldeak txukun defendatu zuen, eta ez hori bakarrik, kontraerasora ere atera zen. Bi bereziki arriskutsuak izan ziren eta gola gertu egon zen, baina ez zen iritsi eta partida bat eta hiru amaitu zen.

Bi irteera zail ziren Arrigorriagara eta Santurtzira eta balantzea bikaina da, bi garaipen, sei puntu. Lau partida falta direnean, hamabi puntu jokoan, Beasain matematikoki Playoffetako taldea da.

Asteazkenean 20:00etan Loinazen, 31. jardunaldia: Beasain – Derio

Beste emaitzak

Ohorezko Erregional Maila:

Vasconia 2 – 3 Beasain (Seara, Rojo -2-)

Lehen Erregional Maila:

Beasain 1 – 1 Mondragón (Montoya)

Jubenilen Euskal Liga:

Beasain 6 – 0 Anaitasuna (Miteku Jaka -2-, Unax Garmendia -2-, Enaitz Amundarain, Aimar Olazabal)

Ohorezko Jubenil maila:

Beasain 4 – 1 Beti Gazte (Sarri -3-, Ugaitz)

Kadeteen Ohorezko Maila:

Ostadar 1 – 2 Beasain (Barrio, Urtzi)

Kadeteen Gorengoen Maila:

Aloña Mendi 3 – 2 Beasain (Martin, Endika)

Infantil Txiki:

Beasain 0 – 4 Martutene

Infantil Handi:

UDA 0 – 2 Beasain (Markel L, Egoi)

Infantil 1. maila:

Beasain +5 – 2 Urola B

Infantil 1ª

Errendimenduko alebin maila:

Beasain 2 – 5 Lazkao (Iker, Jakes)

Partehartze alebin maila:

Danena 1 – (+) 5 Beasain

Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.