ALBISTEAK

SANTO CRISTOKO KONKISTA

3. RFEF IV. multzoa: Padura 0-1 Beasain (Zubillaga)

San Kristo bezalako zelai batean ez zen partidu erraza izatea espero, Padurak mailari eusteko azken aukeretako bat baitzuen jokoan, eta gogoan Loinatzeko partida, luzapenean irabazitakoa.

Taldea ondo sartu zen partidara eta lehen hogei minutuak onak izan ziren. Egia da, Markel Pitaren aukera bakarrik izan zela oso argia. Hortik atsedenaldira arte partida parekatu egin zen, zehaztasun falta gehiago egon ziren eta kosta egiten zen aurkariaren areara iristea. Atsedenaldia baino lehentxeago Lizasok izan zuen bat argia, baina baloia kanpora joan zen.

Bigarren zatia oso parekatua izan zen, etxekoek gogor estutu zuten eta emaitza ez zegoen ziurtatua. Azken minutuetan partida apurtzen joan zen. 82. minutuan, Beñatek ezker hegaletik egindako jokaldia, Koldo Ferrerentzat baloia, Zubillagaren etorreraren zain egon, baloia utzi eta honek zutoin luzera egindako jaurtiketa sarean amaitu zen.

Taldeak azken minutuak kudeatzen jakin zuen, gure atezainak huts eta bat mantentzeko estutasunik pasatu gabe. Hiru puntu, ia playoffak ziurtatzen dizkigutenak.

Gure lehen taldeak Bizkaiara bidaia errepikatuko du datorren asteburuan. San Jorge zelaira joango da, Santurtziri bisita egiteko, zalantzarik gabe denboraldiko unerik onenean baitago, egutegiko azken partidan Pasaiaren zelaian bi eta hiru irabaziz ziurtatu zuen bezala.

Beste emaitzak

Ohorezko Erregional Maila:

Beasain 1 – 1 Anaitasuna (Nabil)

Lehen Erregional Maila:

Beasain  1 – 5 Internacional (Aratz)

Jubenilen Euskal Liga:

Beasain 2 – 2 Gernika (Oscar Sanchez, Xanet Alonso)

Ohorezko Jubenil maila:

Añorga 1 – 1 Beasain (Jorge)

Kadeteen Ohorezko Maila:

Beasain 3 – 0 Urki (Ander Agirre, Xanet, Julen)

Kadeteen Gorengoen Maila:

Beasain 0– 5 Urnieta

Infantil Txiki:

UDA 5– 2 Beasain (Iker, Manex)

Infantil 1. maila:

Urola 1 – 4 Beasain (Ion Padilla -3-, Einar Bruno)

Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.