GOIKO POSTUETAN FINKATUTA

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 4-0 Pasaia (Beñat, Eñaut, Pita -2-)
Lehen taldearen partida bikaina eta garaipen erosoa, gure atean susto batekin hasi arren. Zelai erdian galdutako baloi batean hasitako jokaldia izan zen, kontrako eraso azkarraren ondotik, atezainak eta zutoinak eragotzi zuten gola. Hala ere, une horretatik atsedenaldira arte Beasainen nagusitasuna erabatekoa izan zen, oso futbol ona jokatu zuen eta aukera argiak izan zituen, nahiz eta gola berandu iritsi zen.
28. minutuan, Beñat Gonzalezek pase bikaina bidali zion Beñat Eizagirreri eta honek jaurtiketa bikaina eginez baloia zutoin motzera bidaliz markagailua ireki zuen. Aukerak bata bestearen atzetik gertatzen ziren zuten, baina asmatu ez. Aurkariaren atezainak geldiketa onak egin zituen. Atsedenaldira huts eta zeroko markagailuarekin iritsi ginen, eta horrek ez zuen batere islatzen berdearen gainean ikusi genuena.
Beasainek agintzen jarraitu zuen jokoan. 49. minutuan, eskuin hegaletik egindako jokaldi batean, Markel Pitaren erdiraketa bikaina buruz etzanda Eñaut Mendiak errematatu zuen buruz. Gol ikusgarria, bi eta hutsekoa egiteko.
Hiru eta hutsekoa 51. minutuan iritsi zen. Gaztaren pase ederra, Pitaren desmarkea defentsari bizkarra irabaziz eta atezainari ixkin eginez nahiko alboratua egon arren ezkerrarekin sartu zuen gola, atea babesteko defentsaren ahalegina gaindituz.
Markel Pitak berak ere laugarren gola egin zuen Ander Bengoetxearen paseari esker, area barrutik egindako jaurtiketa gurutzatu batekin. 60. minutua zen.
Hortik amaierara arte etxeko taldearen nagusitasuna. Baina edukitako aukera garbiak ez ziren aprobetxatu eta partida jada ezaguna zen lau eta hutsekoarekin amaitu zen.
Seigarren sailkatuarekiko zortzi puntuko aldearekin, playoffaren helburua gertuago dagoela dirudi. Hurrengo partida San Kriston izango da, Arrigorriagan, huts eta bi Touringi Fanderian irabazi dion Paduraren aurka.
Beste emaitzak
Ohorezko Erregional Maila:
Tolosa 1 –1 Beasain (Iratz)
Lehen Erregional Maila:
Hernani 1 – 2 Beasain (Josu, Urdampilleta)
Jubenilen Euskal Liga:
Abetxuko 4 –5 Beasain (Unax Vitoria, Ekain Mujika, Unai Ramirez, Miteku Jaka, Xabat Larrañaga)
Ohorezko Jubenil maila:
Beasain 1 – 2 Euskalduna (Jon)
Kadeteen Ohorezko Maila:
Hondarribia 2 – 0 Beasain
Kadeteen Gorengoen Maila:
Lazkao 0 – 0 Beasain
Infantil Handi:
Beasain 3 – 1 Lazkao (Fabian, Markel l., Markel C.)
Infantil Txiki:
Beasain 3 – 0 Mondragon (Gaizka, Iker, Mattin)

Infantil 1. maila:
Beasain 2 – 3 Danena (Ion, Unax)