GARAIPEN SENDAGARRIA

3. RFEF IV. multzoa: San Ignacio 0-1 Beasain
Oso garrantzitsua igande arratsaldean Astronomosen San Inazioren aurka lortutako garaipena. Aurreko asteburuan Loinazen galdu ondoren, taldeak garaipen bat lortu behar zuen, baita lortu ere.
Partidak hasiera ezberdina izan zuen; izan ere, lehen minutuan, etxekoek eserialdia egin zuten euren zelaia zein egoeratan dagoen salatzeko, horrek Astronomosera eraman ditu, entrenatzeko dituzten zailtasunekin eta partiden ordutegiekin. Beasain baloiarekin lehen minutu hori noiz pasako zain, eta pasa ondoren, partida normaltasunera itzuli zen.
Lehen zatian Beasainek jokoaren kontrola izan zuen, baina aukera argirik sortu gabe.
Bigarrenean, Beasain buru-belarri aritu zen golaren bila, eta bitxia bada ere, Olasaren aldaratze luze batean iritsi zen. Bengok lehia irabazi zien erdiko atzelariei eta oso ondo definitu zuen buruz burukoan atezainarekin. Hirurogeigarren minutua zen.

Golarekin etxekoek aurrerapausoa eman zuten, baina Beasainen defentsako lana oso ona izan zen zirkinik utzi gabe, eta huts eta bitik gertuago egon ginen, Nabil, Olasa eta Ferrerren aukerekin, berdinketatik baino.
Garaipen oso garrantzitsua, taldeak laugarren jarraitzen du playoff postuetan. Hurrengo hitzordua Loinazen izango da, Pasaiaren bisitarekin, beste partida erabakigarri batean.
Beste emaitzak
Ohorezko Erregional Maila:
Beasain 0 – 4 Beti Gazte
Lehen Erregional Maila:
Beasain 1 – 2 Trintxerpe (Unai)
Jubenilen Euskal Liga:
Beasain 1 – 5 Hondarribia (Unax Vitoria)
Ohorezko Jubenil maila:
San Marcial 2 – 0 Beasain
Kadeteen Ohorezko Maila:
Beasain 0 – 0 Danena
Kadeteen Gorengoen Maila:
Beasain 2 – 3 Intxurre (Martin -2-)
Infantil Handi:
Amaikak Bat 0 – 4 Beasain (Markel l, bere atean, Markel C, Fabian)
Infantil Txiki:
Arrupe Chaminade 4 – 0 Beasain
Infantil 1. maial:
UDA 0 – 4 Beasain (Einar -3-, Ion)
Errendimentuko alebina:
Euskalduna 4 – 2 Beasain ️(Jakes, Diego)
Partehartze alebina:
Beasain 6 – 4 Ordizia (Imran -2-, Adam -2-, Auxkin -2-)