ALBISTEAK

BEASAIN-PORTUGALETE BIGARREN KANPORAKETA ZUBIETAN JOKATUKO DA

Partidua igande honetan goizeko 11:30ean jokatuko da Realaren instalakuntzetan eta zelaia beasaindar zaletuz betetzea da asmoa

Autobusa eta sarrerak eskuratzeko Xerbera tabernan izena eman beharko da; autobusak eta sarrerak bosna euro balioko dute

Klubeko partaide direnek eta 18 urtez azpikoek autobusa bakarrik ordaindu beharko dute

2º RFEFera igotzeko lehen kanporaketa gainditu ostean bigarrenari ekingo dio Beasain KE-ko lehen taldeak. Aurkaria Portugalete eta tokia eta ordua, maiatzak 15 igandea, goizeko 11:30ean Zubietan (Jose Luis Orbegozo zelaian).

Realaren instalazioetan jokatuko den bigarren kanporaketa honetara ere ahalik eta beasaindar zale gehien eraman nahi ditu Beasain Kirol Elkarteak. Are gehiago, Gipuzkoan izanda Barakaldon bildutako ia 500 zaleen kopurua gainditu nahi du Zubietan. Horretarako autobusak eta partidurako sarrerak banatuko ditu klubak. Oraingo honetan ordea, garraioak eta sarrerek suposatzen duten gastu ekonomikoa arintzeko, prezio sinbolikoa jarri du: autobusa 5 euro ordaindu beharko da eta partidurako sarrera beste 5 euro. Klubeko partaide direnek sarrera doan izango dute, baita 18 urtez azpikoek.

Aurreko kanporaketan bezala antolaketa txukun egin ahal izateko Xerbera tabernan izena eman beharko da. Zuzendaritzarentzat zaleen bultzada eta laguntza ezinbestekoa da partidua irabazteko eta deialdi berezia egin nahi die partidura etortzeko.