ALBISTEAK

BEASAINEN IGOERAKO AZKEN GELTOKIA MADRILEN

Cristian Sanzen golari esker aurreratu ziren beasaindarrak, baina atsedenaldirako berdinketa lortu zuen talde jarrilleroak

Beñat Eizagirrek luzapenean sartutako golak, Zubietara joandako ia mila zale beasaindarren poza piztu zuen

BEASAIN KE

Artetxe; Arzamendi, Etxabeguren, Eguren, Sansinenea; Claver (Alain Eizmendi, 60. min), Ituarte, Sanz, Lorea; Aranguren (Aizpurua, 82. min), eta Pita (Eizagirre, 57. min).

PORTUGALETE

Ibon González; Calle, Etxaniz, Santamaría, Morcillo (Gandara, 64. min); Iriondo, Ortega, Sergio García (Cubería, 88. min); Naveira (Urkiza, 88. min), Dani López eta Salvador (Txaber, 60. min)

Golak: 1-0; Cristian Sanz (64. min). 1-1; Kevin Calle (31. min); 2-1; Eizagirre (90. min)

Epailea: Ibon Asier Urizar. Txartel horia etxekoei, Eguren (83. min) eta Aizpurua (90. min) eta kanpokoei Morcillo (64. min), Dani López (69. min) eta Etxaniz (91. min).

1.700 ikusle Zubietan

Alde batetik bero itogarri batek markatutako partida, bestetik beroaren garrantziagatik, tentsio handia, urduritasuna nagusi.

Laster aurreratu ziren bagoilariak Cristian Sanzen golari esker, baina atsedenaldiaren aurretik Callek berdinketa lortu zuen 1-1 atsedenaldira joanez.

Bigarren zatia futbol gutxiagorekin eta aukera gutxirekin jokatu ondoren, luzapenera gindoazela zirudienean, Beñat Eizagirreren gola iritsi zen banakako jokaldi bikainean Lorearen azken pasearekin, zarauztarrak Madrilen denboraldiko azken partidurako txartela eman zigun.

Golak eta garaipenak Zubietan zeuden ehunka jarraitzaile beasaindarren zoramena ekarri zuen.

Futbol-goizpasa ezin hobea, Klubaren historiaren zati ederrenetakoa oroimenerako geratu dena.

Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.