BORROKAN JARRAITZEKO INDARRA EMATEN DUEN GARAIPENA
Break Tarazonan irabazi eta Cirbonerok berdinketa lortu dutenez, promozio postuan jarraitzen du gure taldeak
Josean Saiz-ek
Jende andana harmailetan larunbat arratsaldean Loinazen Beasain eta Gernikaren arteko lehia ikusteko. Garaipena beharrezkoa zuten bi taldeen arteko partiduaren atarian, omenaldi zirraragarria eskaini zion taldeak Aitor Ituarteri berriki izan duen lesio larria dela eta. Animoak emateko oroimenezko kamiseta jantzi zuten taldekide guztiek Ituarteri babesa adieraziz.
Partidari dagokionez ikusgarria izan zen. Hasi eta berehala, bagoneroek aukera garbi bat huts egin ondoren, defentsak egindako akats bati esker, Foru Hiribildukoek aurrea hartu zuten markagailuan Toni Saladoren golari esker.
0-1ekoarekin atsedenaldira iritsi ginen. Gure entrenatzaileak bi aldaketa egin zituen bigarren zatiari begira eta taldea indartuta zelairatu zen. 10 minututan markagailuan nagusi ginen Mikel Aizpuruaren eta Beñat Eizagirreren golei esker, baina jarraian zalantzazko penaltia sartu zuen Ibai Sanzek berdinketa markagailuan jarriz.
Hurrengo hogei minutuak bikainak izan ziren, bi talde guztiz oldartuta golaren bila. Izan ere bi taldeei berdinketak ez zien balio.
Partidaren azken herena etxekoena izan zen, baina aukerarik argiena Gernikak izan zuen, Martin Artetxe gure atearen zaindariak bikarin atera zuen hanka geltiketa bikaina eginez eta hurrengo jokaldian Alain Eizmendik garaipenaren gola sartu zuen.
Igandean Break 0-1 irabazi zuen Tarazonan eta Cirbonerok 1-1 berdindu zuen Utebon.
Ondorioz, honela geratu da sailkapena 31. jardunaldiaren ondoren:
12. Brea 39 puntu
13. Beasain 38 puntu, promozio postua
14. Cirbonero 36 puntu, jaitsiera postua
15. Racing Rioja 31 puntu jaitsiera postua
16. Logroñés UD 29 puntu, jaitsiera postua
17. Alfaro 28 puntu, jaitsiera postua
18. Arnedo 23 puntu, jada jaitsita
Hiru partida geratzen dira, 9 puntu jokoan. Hurrengo geltokia Las Llanasen, igandean, hilak 30, arratsaldeko 7etan, Sestao River-en aurka, multzoko txapeldun eta 1 RFEFra iada igo dena.