ALBISTEAK

LAU FINAL GERATZEN DIRA

Taldeak promoziorako postuan jarraitzen du, aurreko asteko alde berberarekin

Josean Saiz

Joan den igandean Zubietan Real C-ren aurka bat eta zero galdu ondoren, hura atzean utzi eta aurrera begira jartzea tokatzen da, nahiz eta jokoari eta aukerei dagokionez emaitza hobea merezi izan.

Lau final geratzen zaizkigu, lehena larunbat honetan arratsaldeko lauretan Loinatzen. Aitor Larrazabalek zuzentzen duen Gernikak ere Urbietan galdu zuen Arenasen aurka.

Denboraldi hasiera kaskar baten ondoren, foru hiribilduko taldeak bolada on bati esker play off-etako postuetara iritsi ondoren bertan geratu zen. Beraientzat larunbatekoa ere partida erabakigarria da igoerarako kanporaketak jokatzeko.

Joan den asteburuko emaitzen ondoren dena zegoen bezala dago. Gure taldeak bezala, Break eta Cirbonerok euren partidak galdu zituzten, eta promoziorako postuan jarraitzen dugu. Horregatik, hamabi puntu jokoan izanik, aste honetako hirurak ezinbestekoak dira.

Lehen itzuliko neurketan Loreak sartutako golak markagailuan aurretik jarri gintuen baina kanporatua izan zen eta atsedenaldira iritsi aurretik aurkariak sartu zituen bi golek partidua galtzea ekarri zuen nahiz eta bigarren zati osoan markagailua berdintzen saiatu.

Larunbatean Loinatz bete dezagun, jokalariek jarraitzaileen babesa behar dute. Oso garrantzitsua da. Guztion artean lortu dezakegu. Larunbatean zai izango gaituzue Loinazen.