ALBISTEAK

EKONOMIA ETA KIROL ARLOETAN EMAITZA POZGARRIA

Datorren denboraldiari begira, aurrekontuak gora egingo du, lehen taldearen kategoria igoera dela eta; beraz, batzarrak aho batez onartuta, abonuaren kuotak igoko dira

Lehen taldea 3 mailatik 2. RFEF mailara igo izanak sekulako arrakasta suposatu duela jakinik burutu zuen Beasain KE-k urteko Ohiko Batzarra. Aurkezpena egin ondoren, joan den ekitaldiko Urteko Ohiko Batzarraren akta irakurri eta onartu da.

Gai-zerrendako hurrengo puntua kontuak aurkeztea izan da. Ekonomiaren ikuspegitik hain zaila den garai honetan, pozgarria da klubak bere kontuak borobiltzkeo eta balantze egokia aurkezteko gai dela egiaztatzea. Denboraldiaren itxierako balantzeak 2.939,04 euroko superabita ekarri du.

Jarraian, hurrengo ekitaldirako aurrekontua aurkeztu da. Gastuari eusteko eta zenbakiak kontrolatzeko ildo berari jarraituz, nahiz eta argi egon lehen taldea RFEF 2ra igo izanak nabarmen handituko duela gastuen partida, diru-sarreren partidarekin orekatzeko ahalegin handiagoa egin da. Zuzendaritzak 574.311 euroko kopurua aurkeztu du, hau da, iaz baino %15 gehiago.

Horrek bazkideen abonuaren prezioa igotzeko proposamena ekarri du. Erretiratuena 85 eurotik 95 eurora igoko da, eta abonu normala 130 eurotik 150 eurora. Balantze osoa eta aurrekontu ekonomikoaren proposamena aho batez onartu zuten bertaratutakoek.

Kirol arloa

Taldeen emaitzen azterketa izan da hurrengo puntua, eta klubeko talde guztien denboraldi bikaina azpimarratu behar da, Futbol Eskolatik hasi eta lehen taldera arte. Maila altua eskaini dute taldeek eta bikaina merezi dute emaitza kalifikatzerakoan. Lehen taldea 3. mailatik 2. mailara lortutako igoerari bigarren taldearen kanpaina bikaina gehitu behar zaio, bere multzoko lider amaitu ondoren bi kanporaketetan Ohorezko Mailara igotzeko lorpena eskuetatik ihes egin baitzion.

Beti interesgarria eta aberasgarria izan den eztabaida sortu duen Galde-eskeen atalarekin amaitutzat eman da Batzarra txalo zaparrada baten ostean.

Eskerrak eman nahi dizkiegu bertaratutako bazkideei sortutako eztabaidan parte hartzeagatik eta egindako ekarpenagatik, zuzendaritza-taldeak egindako proposamenei emandako laguntza argiaz gain, guztiak aho batez onartu baitziren.