Maila berrian duen onena emateko asmoz aurkeztu da Beasain KE-ren lehen taldea
20 urteren ondoren berriz lehiatuko da 2. RFEF mailan. Iazko blokea mantenduz egingo dio aurre erronka nagusiari; mailari eustea
Igoeran ospakizunak atzean utzita, gogotsu eta ilusioz aurkeztu da Beasain KEko lehen taldea Loinatz udal futbol zelaian.
Bertaratuen artean, zuzendaritza, talde teknikoa eta jokalariak. Lanerako gogoz kategoria berriari ekiteko irrikitan agertu dira guztiak. Atzean utzita igoera lortu zeneko poza, orain lanean jarri eta maila berrian taldea egonkortzea da xedea.
Hartara, aurkezpenean aurpegi eta aldaketa gutxi ikusi ahal izan dira. Iazko blokeari eutsi nahi izan zaio. Taldearen bizkarrezurra mantentzen da emandako maila ikusita. Taldean jarraituko ez dutenak Danel Arruabarrena, Julen Lafuente eta Jon Iglesias izan dira. Aurpegi berriak baina ez ezezagunak Eneko Cortes eta Julen Zubillaga. Biak ala biak Real Sociedad C taldetik etorriak eta Marcos Pierrugues gasteiztarra Logroñés taldetik. Eneko beasaindarra klubean aski ezaguna eta Julen tolosarra zelai erdiko jokalaria.
Taldean jarraituko ez dutenen artean esker on berezia Jon Iglesias “Txistu”ri. Beasain Kirol Elkartean hazia, azken 8 denboraldiak lehen taldean eman ditu eta klubari eskaini dion konpromezu eta lanagatik eskerrak eman eta aitortza egin nahi zaio.
Talde teknikoari dagokionez, taldearen gidaritza Igor Gordobil entrenatzaileak izaten jarraituko du. Alboan Unai Etxeberria 2. entrenatzailea izango du. Gainontzean, Jon Gomez prestatzaile fisikoa, eta Asier Murua fisioterapeuta izango dira. Oscar Galindo eta Eric Menendez atezainen entrenatzaileak eta David Aguado analista. Delegatu lanetan, Enrique Prado, Rafa Jarit, Javi de Leon, eta Carlos de Frutos. Unai Zurutuza arduratuko da kirol zuzendaritzaz.
Lehen taldeko plantilla beraz izen hauek osatzen dute: atezainak; Martin Artetxe, Iraitz Gelbentzu, Aritz Urteaga (aurre denboraldia). Atzelariak; Iban Balerdi, Julen Etxabeguren, Jon Arzamendi, Aritz Eguren, Eneko Cortes, Asier Sansinenea, Xabi Irastorza(aurre denboraldia), Aratz Barandiaran (aurre denboraldia). Erdilariak; Julen Etxeberria, Aitor Iturarte, Julen Zubillaga, Mikel Aizpurua, Marcos Pierrugues, Oier Mujika (aurre denboraldia), Cristian Sanz, Iratz Lizarraga (aurre denboraldia), Ivan Claver, Markel pita, Aitor Lorea, Iker Salamanca (aurre denboraldia). Aurrelariak; Mikel Orbegozo, Ximon Aranguren, Beñat Eizagirre.
Aurre denboraldiko prestaketa doitzeko, lagunarteko partida hauek hitzartu dira.
Uztailak 30 (11:00) Zubieta: Real Sociedad B (Sanse) – Beasain
Abuztuak 3; Loinatz: Beasain – Vitoria
Abuztuak 10; Orio, Mendibeltz: R. Unión – Beasain
Abuztuak 17; Loinatz: Beasain – Pasaia
Abuztuak 27 (hiruko lehiaketa) Lagun Onak – Beasain – R. Sociedad C
Helburua, zalantzarik gabe, aurre denboraldi indartsu bat prestatzea izan da, ligako lehen partidara, irailaren 3an, ahalik eta sasoi onenean iristeko.