LEHEN TALDEA PREST IRITSIKO DA 2. RFEFEKO ESTREINALDIRA
Emaitzek lagundu ez badute ere, taldeak azaldutako sentsazioak oso onak izan dira, eta hamaikakoan jokalari garrantzitsu batzuk lesionatuta egon arren, taldea prest iritsi da lehen hitzordura
Josean Saiz
Aurre denboraldiko partidak Zubietan izan zuten hasiera, Sanseren -Realaren lehen filiala- aurka. Proba ona izan zen, eta hutsean amaitu zen lehia.
Lau egun geroago, Vitoria Eibarren filiala hartu genuen etxean, bere nagusitasun fisikoa inposatuz, 1-3 nagusitu zen. Orbek sartu zuen gure gola.
Orion Real Union historikoa genuen zain. Oso partida parekatuan mugakoak nagusitu ziren 2-1eko emaitzarekin. Orbek berriro ere gure gola sartu zuen.
Loinazen Pasaia hartu genuen lehenengo eta Deustu gero. Gure taldea nagusi izan zen bi partidetan, baina markagailuak ez zuen hori islatu. Berdinketan amaitu ziren biak: 1-1 Ximonen golarekin pasaitarren aurka eta 0-0 tomateroekin.
Azpeitiko Garmendipen, Ugaitz Querejetaren bigarren Oroimenezkoaren ospakizunean, amaitu genituen prestaketa-partidak. Etxeko Lagun Onak eta Real C bigarren filial txuri urdinaren aurka. Bi partida on, 0-0 amaitu ziren, eta bietan penaltietan galduz.
Emaitzak onak izan ez badira ere, taldeak transmititu dituen sentsazioak oso onak izan dira, eta nahiz eta lesioagatik hamaikakoan dauden jokalari garrantzitsu batzuk faltan bazaizkigu ere, taldea prest iritsiko da lehen hitzordura, igande honetan arratsaldeko 5etan, AD San Juan Donibaneren aurka. 14 kirol sail ezberdin dituen eta 1962an sortutako klubaren aurka. Aurreko denboraldian bigarren RFEF kategoria sortu berria estreinatu zuten, parte hartze bikainarekin. Ez da erraza izango estreinaldia baina bai oso erakargarria.