ALBISTEAK

JUBENIL NAZIONALAK BASAURIKO INDARTSU TALDEAREN AURKA ESTREINATUKO DU LIGA

Taldeak debuta egingo du larunbat honetan, 16: 00etan, Loinazen, eta garrantzitsua da zaleen babesa izatea

Josean Saizek

Aurredenboraldi zail eta gogor baten ondoren, gure Jubenil Nazionala prest dago denboraldiari aurre egiteko. Gazte Liga Nazionaleko 4. multzo honetan gurekin dauden taldeen maila izugarria da eta.

Hauek dira gure aurkariak: Antiguoko B, Arrupe Chaminade, Athletic B, Barakaldo, Aurrera Vitoria, Getxo, Danok Bat B, Alavés, Durango, Eibar B, Hernani, Indartsu, Oiartzun, Real Sociedad B, Santutxu B, Leioa, Zarautz.

Igor Sukia aurten ere buru dela, arrakasta izan dezala opa diogu bai berari eta baita denboraldi honetan gure kamiseta defendatuko duten talentuz eta ilusioz beteriko gazte talde honi.

Taldeak debuta egingo du larunbat honetan, 16:00etan, Loinazen, Basauriko Indartsu taldearen aurka, eta garrantzitsua izango da mutilek Loinazko harmailetan Aurredenboraldi honetan bildu den zaleen babesa izaten jarraitzea.

Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.