ALBISTEAK

FISIOTERAPIA ZERBITZUA 2019-2020 DENBORALDIA

BEASAIN KE – ESKURA OSASUN ZENTROA

Denboraldi honetan aldaketa egongo da fisioterapia zerbitzuan.

Hemendik aurrera, fisioterapia zerbitzua Eskura Osasun Zentroak eta Beasain Kirol Elkarteak sortutako hitzarmen berri baten bitartez bideratuko da. Lehengo urtean, Asier Dorronsoro zen klubeko fisioterapeuta Loinaz futbol zelaian, eta orain, Eskura Osasun Zentroa ireki duenez, hitzarmen bidez, jokalari guztiak bertara joateko aukera dute.

Lehengo urtetan bezala izango da ordutegi funtzionamendua. Eskura Osasun Zentroko telefonora deitu beharko da (edo whatsapp-a bidali) txanda eskatzeko. Telefono zenbakia aldatu da. Lehengo urtean Asierren zenbakia zen, eta orain zentroko zenbakia da: 688 691 607.

Aurtengo baldintzetan aldaketa bat ematen da, eta klubetik kanpoko hitzarmen bat denez, jokalariak prezio jakin bat ordaindu beharko du. Klubak zati bat ordaintzen dio jokalari bakoitzari, eta jokalariak kasu hontan 15 euro ordainduko ditu. Hauek dira baldintzak:

30 minutuko saioa – 15€ jokalariak ordaindu beharrekoa.

Tratamendua Eskura Osasun Zentroan izango da. Helbidea: Senpere 18, Beasain. (Ubikazioa atxikituta).