ALBISTEAK

GARAIPENA LEHIAKETA ITZULI ETA GERO

3. RFEF Beasain 4 – 1 Cultural Durango (Alain Eizmendi, Ximon, Julen Etxaniz, Mikel Aizpurua)

Jardunaldi oso murriztua izan da asteburu honetan, bi partiduk bakarrik osatzen bait zuten karteldegia.

Gabonetako etenaldiaren ondoren, Loinatzera itzuli da lehiaketa Durangoko Culturalaren bisitarekin. Orain dela aste gutxi batzuk Igor Gordobilek hartu zuen talde bizkaitarrren gidaritza, hain zuzen ere azken bi denboraldi eta erdian beasaindarren entrenatzailea izandakoa.

Beasain aurkaria baino gehiago izan zen partida osoan zehar. 18. minutuan Alain Eizmendik bagoilariak aurreratu zituen markagailuan eta atsedenaldira iritsi aurretik Ximonek bigarrena sinatu zuen.

Julen Etxanizek eta Mikel Aizpuruak bi gol gehiago egin zituzten eta Jon Aizpiazuk emaitza itxuratu zuen.

Laburbilduz, Beasainek aurkaria mendean izan zuen partidu osoan. Garaipen lasaia futbol onarekin errege eguneko larunbat goiz euritsu eta hotzean Loinatzen.

Hiru puntu gehiago batu ondoren, bigarren izaten jarraitzeko balio izan du garaipenak. Vitoriak Errenterian irabazi zuen eta denak berdin jarraitzen du taularen goiko aldean.

Datorren astean egutegiaren arabera Leioara bidaia. Entrenatzaile aldaketaren ondoren emaitza onak kateatzen ari den taldea eta Sarriena zelai zaila izan da beti.

Jubenilen Nazional Liga:

Beasain 1 – 0 Aurrera Vitoria (Xabat)