ALBISTEAK

GARAIPENAREN ARRASTOARI EUTSIZ

3. RFEF Pasaia 0-1 Beasain (Ander De la Parra)

Partida itxia, dituen neurriengatik ongi jokatzea zaila den zelai batean, Beasain izan zen nagusi, baina kosta egin zitzaion gola lortzeko bidea aurkitzea.

Neurketaren amaieran, 80. minutuan, Ander de la Parraren eskutik iritsi zen gola, bigarrena talde bagoilarekin bere lehen denboraldian. Gol garrantzitsua eta urrezko hiru puntu, taldea sailkapenaren buruan mantentzeko.

vitoria eta Beasain dira nagusi sailkapenean, hamabi jardunaldiren ostean, 29 punturekin, Portugalete hirugarren sailkatuak baino hiru puntu gehiagorekin eta Lagun Onak laugarren sailkatuak baino lau gehiagorekin. Horrela, buruan dauden bi taldeen eta hurrengo bien arteko aldea mantentzen da.

Beste emaitzak

Ohorezko Erregional Maila:

Beasain 1-1 Lagun Onak (Adrian)

Jubenilen Nazional Liga:

Beasain 3-0 Gernika (Oinatz, Asier, Xabier Sanchez)

Juvenil Nazionala 3-0 Gernika

Jubenilen Gorengoen Maila:

Beasain 5-1 Danena (Harri Lasa, Eneko Urdanpilleta, Manex Larrea, Junes Arina, Xiker Sanchez)

Kadeteen Ohorezko Maila:

Beasain 5-2 Ilintxa (Lier -4-, Xanet)

Kadeteen Gorengoen Maila:

Burumendi 3-0Beasain

Infantil Handi:

Elgoibar 1-2Beasain (Alex Lasa, Eñaut Aramburu)

Infantil Handi

Infantil Txiki:  

Beasain 3-0 Ostadar (Markel L., Unax, Eki)

Alebin aurretiako fasea:

Idiazabal 0- (+5) Beasain

Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.