ALBISTEAK

GAILURREKO NORGEHIAGOKA PORROTAREKIN AMAITU ZEN

3. RFEF Beasain 1 – 3 Vitoria (Eneko Ibañez)

Futbol bikaina jokatu zuten bi taldeek lehen zatian, maila gorenekoa. Beasainek bost aukera argi izan bazituen ere, 0-1 galtzen joan ginen atsedenaldira.

Bigarren zatian jokoa ez zen hain ona izan, Beñatek bi aldiz izan zuen bere esku berdinketa baina partidaren ondarrean, itxuraz arriskurik gabeko jaurtiketa batean, huts eta bikoak partida erabakitzen zuela zirudien. Baina Eneko Ibañezen golak itxaropena eman zien lehen bi sailkatuen arteko lehia ikusteko Loinatz ia ia bete zuten jarraitzaileei.

Taldea berdinketaren bila buru-belarri sartuta, kanpotarrek kontraeraso batean 1-3 jarri zuten markagailuan partida erabakita utziz.

Denboraldiko lehen porrota Loinazen, multzoko liderra den Vitoriaren aurka.

Beste emaitzak

Ohorezko Erregional Maila:

Beti Gazte 4-1 Beasain (Miguel)

Jubenilen Nazional Liga:

Santutxu 1-2Beasain (Axir, Lander Gastesi)

Jubenilen Nazional Liga

Jubenilen Gorengoen Maila:

Bergara 2-1Beasain (Miteku)

Kadeteen Ohorezko Maila:

Tolosa 1-3Beasain (Markel L., Ugaitz y Xanet)

Kadeteen Gorengoen Maila:

Beasain 1-1 Tolosa (Xabat Mujika)

Infantil Handi:

Beasain 2-2 Villabona (Alex Lasa, Urtzi Mujika)

Infantil Txiki:

Hernani 1-3 Beasain (Adur, Unax, Egoi)

Infantil Txiki

Infantilen Lehen Maila:

Lazkao 5-2 Beasain (David Pop, Einar Bruno)