GURE TALDEEN BIGARREN JARDUNALDIAREN ANALISIA
Hiru taldeen egutegiko bigarren jardunaldiaren analisiarekin goaz, eta beste hirurentzako lehenengoa, oraindik lehiaketan sartu ez diren taldeen lagunarteko partidak ahaztu gabe.
Lehen hiru puntuak gure lehen taldearentzat, Añorga igo berriaren aurka. Partida erosoa, Ximonen bi gol onekin atsedenaldira iritsi aurretik. Bigarren zatitik ezer gutxi aipatzeko, Iker Salamancari baliogabetutako gola izan ezik, jokoz kanpo ez zirudien jokaldi batean. Partida erraza, estutasunik gabe. Hasierako jardunaldian galdu ondoren, irabaztea garrantzitsua zen eta lortu egin zen.
Gure bigarren taldeak irteera zaila zuen, oso zelai deserosoan, Zubipen ez da erraza futbol ona jokatzea eta bereziki multzoko bospasei indartsuenetako bat izan daitekeenaren aurka. Lehen denbora berdindua, zelai erdiko jokoa eta aukera gutxi. Bigarren zatian, Hernanik gehiago estutu zuen 83. minutuan Xixak garaipenaren eta gure porrotaren gola sartu zuen arte. Une horretatik bukaerara arte, gureak aurrera egin zuten. Berdinketa lortzeko hiru aukera oso garbi izan zituzten, baina ez zuten asmatu. Beste behin ere esaera zaharrak dioen bezala, partidak area barruan irabazi eta galtzen dira.
Loinatzen lehen jardunaldian galdu ondoren, gure Gazte Jubenilen Nazional ligako taldeak norgehiagoka zaila zuen Lezaman Athletic Bren aurka. Xabatek aurreratu gintuen golaren ondoren, etxekoek markagailua irauli zuten atsedenaldira iritsi aurretik bi gol sartuta, eta partida 3-1erako hirugarren gol batekin itxi zuten.
Denboraldi hasiera bikaina jubenilen Gorengoen Mailako taldearentzat, Loinazen Ilintxari 4-1 gailendu baitzitzaion Xabi Sanchez (2), Xanet Mendizabal eta Ekain Mujikaren golekin.
Lehen partida eta denboraldiko lehen garaipena Ohorezko Kadeteentzat, 1-2 Elgoibarren Aimar Lasaren eta Xaneten golekin.
Porrota Igartzan Urolaren aurka Kadeteen Gorengoen Mailako taldearentzat 0-1 denboraldiaren hasieran.
Lagunartekoak:
Getxoko Txapelketa, Infantil Handi:
Alaves 2-0 Beasain
Getxo 2-0 Beasain
Santutxu 3-0 Beasain
Infantil Txiki, Intxurre 1 – 4 Beasain -Eki eta Egoi (3)-
Infantilen 1 maila: Beasain 2 – 5 Tolosa -Oier Perez de Lazarraga (2)-