GARAIPEN HANDIA ARTUNDUAGAN
3. RFEFeko gure lehen taldea, Basaurin neurtu zituen indarrak Artunduagan Bittor Llopisek entrenatzen duen Basconiaren aurka. Gure entrenatzaileak hamaikakoa errepikatu zuen aldaketa bakarrarekin; zelai erdian Julen Etxeberria Mikel Aizpuruaren ordez. Atsedenaldira iritsi aurretik, Ximonek abagune argia izan zuen, baina atezainak urrundu zuen bere jaurtiketa eta huts eta huts joan ginen aldageletara. Sansiren bi golek aurretik jarri gintuen markagailuan baina luzapenean Aimar Vicandik Basconiarentzat penaltiz sartutako golak urduritasuna eta tentsioa ekarri zuen azken minutuetan. Garaipen garrantzitsua talde oso on baten aurka.
Ohorezko Erregional Mailaren porrota
Gure bigarren taldeak partida oso ona jokatu zuen Loinatzen, nahiz eta merezi ez zuen porrota jaso sailkapen taulan erdi-goi postuetan kokatu ohi den talde baten aurka. Berriro ere atsedenaldia baino lehen defentsan egindako akats batek kondenatu gintuen. Joko onaz gain, golari begira asmatu gabe, epaileak areatik kanpo atera zituen bi penalti argi adierazi ez izana aipatu behar da. Lehenengoa argia izan bazen, bigarrena ulertezina da.
Taldeak puntu bakarra lortu du lehen hiru partida hauetan, baina oso lehiakor agertu da. Emaitzak iritsiko dira, zalantzarik gabe.
Jubenilek garaipena eta berdinketa
Gure lehen Gazte Mailako taldeak, Jubenilen Nazional Ligak, hirugarren jardunaldi honetan bere lehen puntua lortu zuen Loinatzen Bergararen aurka hutsean berdinduta.
Jubenilen bigarren taldea Mutrikura joan zen eta denboraldiko bigarren garaipena lortu zuen 4-0, Burumendi taldearen aurka; Miku (2), Junes eta atzelari batek bere atean sartu zituzten golak.

Beste emaitza batzuk
Kadeteen Ohorezko Maila: Beasain 0 – 1 Bergara
Kadeteen Gorengoen Maila: UDA 4 – 0 Beasain
Infantil Txiki: Ilintxa 0 – +5 Beasain
Infantilen Lehen Maila: Beasain +5 – 3 Urola
Infantil Handi: Beasain 3 – 0 Danena
