ALBISTEAK

HIRUGARREN GARAIPENA JARRAIAN

3. RFEF

Eguraldi sargoritsua Loinatzen. Beasainek partida ona jokatu zuen Ondarroako Aurreraren aurka hiru eta huts irabazita. Partida hasi eta berehala, laugarren minutuan, korner baten irteeran Iriondok aurretik jarri zuen gure lehen taldea markagailuan. Nahiz eta aukera oso argiak izan, atezain kanpotarrak geldiketa bikainak egin eta bigarren zatira arte ez zen markagailua berriro mugitu.

Nekeak gogorragoa egin zuen partida eta Alain Eizmendik eta Beñatek bi gol gehiago sartu zituzten markagailua ixteko.

Ximonen lesioak bost aldaketak eginda zeudenean, hamar jokalarirekin minutu dezente jokatzera behartu gintuen eta honek gehiegizko esfortzua eragin zuen.

Ohorezko Erregional Maila

Astin (Zarautz), etxekoek multzoko talderik indartsuenetakoa direla ziurtatu zuten eta argi eta garbi gailendu ziren hiru eta bat. Gure taldea garaipenetik urrun egon zen.

Rojok bagoilarien gola sartu zuen, azken emaitza makillatzeko minutu asko erabakita bait zeramatzan partidak.

Jubenilen Nazional Liga

Zubipen, Hernani 1 – 0 Beasain. Penaltiz sartutako gol bati esker Jubenilen Nazional Ligako gure lehen taldea mendean hartu zuen Hernanik.

Argazkia: Jubenilen Nazional Liga

Jubenilen Gorengoen Maila

Gure jubenilen bigarren taldeak garaipen handia lortu zuen Loinatzen. Bost eta huts Zumaiakoren aurka. Golegilean, Xabi (2), Aretxaga, Larra, Ekain.

Kadeteen Ohorezko Maila:

Mondragón 1 – 1 Beasain (Alex)

Kadeteen Gorengoen Maila:

Beasain 3 – 0 Bergara – Garro, Iker Garcia (2)

Argazkia: Kadeteen Gorengoen Maila

Infantil Haundi:

Euskalduna 0 – 4 Beasain (Eñaut Oyarbide, Unax, Ander Auzmendi, Martin)

Infantil Txiki:

Beasain 2 – 2 Aitzgorri -Egoi (2)

Infantilen Lehen Maila:

Lazkao 3 – 4 Beasain -Unax Galparsoro, Beni Tiudic, Ion Padilla, Amin Sabri