ALBISTEAK

HASIERA PORROTAREKIN

Durangoko Kulturala 2 – 0 Beasain

Tabiran, Durangon, ekin zion denboraldiari Beasaingo lehen talde taldeak emaitza kaskarrarekin, bi eta huts galduta. Gogoan aurreko denboraldian gertatutakoa, hiru eta huts galduta itzuli bait ginen orduan etxera.

Taldeak aurre denboraldi ona osatu du eta zailtasunaz jabetuta, partida honetarako prest zegoen. Aurrez aurre, Beasaingo jokalari txuri-urdin ohien presentzia eta protagonismoa duen taldea. Gordobil entrenatzaileaz gain, Ituarte, Cristian, De la Parra eta Gelben titularrak izan ziren igandean.

Partidaren nondik norako aurreko denboraldikoaren antzekoa izan zen. Beasain nagusi izan zen, jokoa eta aukerak jarri zituen baina golak Kulturenak izan ziren. Berehala, seigarren minutuan, etxekoek aurrea hartu zuten korner baten ondorioz. Ander de la Parra bagoilari ohiak, zalantzazko posizioan, bat eta hutsekoa sartu zuen aldaratze batzuen ondoren.

Beasainek jokoaren pisua eraman zuen, aukera onak izan zituen, baina horretan beste bagoilari ohi bat nagusitu zen, Gelben atezaina, meritu handiko geldiketekin, eta atsedenaldira joan ginen dagoeneko ezaguna zen bat eta hutsekoarekin.

Bigarren zatian nagusitasuna eta abaguneak beasaindarrenak izaten jarraitu zuten, baina berriro ere Kultuk sartu zuen gola 68. minutuan, Unairen bitartez.

Amaiera arte izan zen nagusi Beasain aukera ugarirekin, argiena Borjak izan zuena, baina baloia ez zen sartu eta lehen jardunaldia galtzaile izanez amaitu genuen.