ALBISTEAK

IGOERA 20 URTE GEROAGO

Beasain nagusitasunez gailendu zitzaion Txantreari 3-0 azken kanporaketan

Hamaikakoak

Beasain: Arteche, Arza, Etxebaguren, Eguren, Sansi, Cristian, Ituarte (Lafu), Claver (Aizpurua), Lorea (Eizmendi), Pita (Beñat), Ximon (Orbe)

Txartel horiak: Ximon, Beñat, Claver

Txantrea: Navarro, Barrachina (Gorka), Ekiza, Iragui, Astrain, Sola (Yago), Julen Goñi, Lezaun (Oihan), Galdeano, Adrien Goñi (Beñat), Alcuaz (Eleder)

Txartel horiak: Iragui, Julen Goñi, Eleder, Gorka, Ekiza Txartel Gorria

Golak, Ximon 22 ‘, Orbe 82’ eta 89 ‘

Epailea: Jesus Lopez, laguntzaileak, Pedro Castro, Gustavo Vidal. 4. epailea: Alberto Lago, guztiak galiziarrak.

20 urte geroago, taldeak galdutako maila berreskuratu du, beno, ez zehazki, 2 B mailatik jaitsi eta 2 RFEF mailara igo da.

Goiz sargoritsua, Las Rozasen, taldeak Txantrearen aurka prestatutako erronkari aurre egin zion. Atsedenaldirako 1-0 aurreratu zen taldea Ximonek penaltiz sartutako golari esker (Pitari egindako penaltia).

Bigarren zatian taldeak bere nagusitasuna erakutsi zuen, eta nafarren atearen aurrean asmatu ez arren, azkenean Orberi egindako beste penalti bat, berak sartua eta ondoren, Lafuren asistentziaren ondoren, Orbek berak sartutako 3-0ekoarekin amaitu zen neurketa.

Epailearen azkenekoz jo ondoren, alaitasuna, ospakizuna, festa lehertu ziren.

Orain etxeko lanak egiteko garaia heldu da, kategoria berriari baldintza egokietan aurre egiteko.

Ezin ditugu aipatu gabe utzi etengabe taldea animatu eta lagundu zuten jarraitzaile bagoilariak; koloretsu eta animoso, gizalegea eta kiroltasunaren adibide izan ziren.

Poza nagusi Beasainen, badatoz garai onak.

ARGAZKIEN ESTEKA:

https://photos.app.goo.gl/DKfTwTTZfkNNE3Fa9

Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.