ALBISTEAK

Igor Gordobil da lehen taldeko entrenatzaile berria

Entrenatzaile arrasatearrak gaurtik aurrera zuzenduko du hirugarren mailako taldea.

Taldea suspertu eta bultzada berri bat ematea izango da arduradun berriaren eginkizun nagusia.

Igor Gordobil izango da gaurtik aurrera Beasain Kirol Elkarteko lehen taldearen gidaria. Atzo itxitako akordioaren ondotik Arrasateko entrenatzaileak baiezkoa eman dio Beasain KEren eskaintzari eta gaur bertan hasiko da taldea zuzentzen. Epe finkorik ezarri ez den arren, denboraldi honetarako konpromisoa sinatu dute bi aldeek baina aurrerantzean lotura hori luzatzeko aukera zabalik dago.

49 urte ditu Igor Gordobil Amuzarainek eta ibilbide luzea egina du futbolean. Beheko gazte mailetan entrenatzen hastetik Bigarren B mailako taldeak gidatzea iritsi da. Azken taldea CD Vitoria izan du, 2B mailakoa eta 2017tik 2019ra zuzendu zuena.

Aurretik Deba garaiko taldeetan hasi zuen bere entrenatzaile ibilbidea: Aretxabaletako UDAko jubenilen taldea (2003-2004), UDAko Gorengoen taldea, Bergara KEko gorengoen taldea (2004-2005), CF Mondragon gorengoen taldea hiru denboralditan (2005-2008), UDA taldea gorengoen mailatik hirugarren mailara igo zuen 2009. urtean. Handi Eibarrera egin zuen salto 2010-2011 deboraldian jubenilen ohorezko dibisioko taldera. Hurrengo urtean hirugarren mailako CD Elgoibar zuzendu zuen (2011-2012) eta 2015-2016 eta 2016-2017 denboraldietan Bigarren B mailan Leioa taldeko entrenatzailea izan zen. Zuzendu duen azken taldea esan bezala Eibarren filiala den CD Vitorian aritu da 2017tik 2019ra.

Gaurtik aurrera erronka berria du Gordobilek, Beasain KEko lehen taldeari duen onena ateratzen. Bere lehen hitzetan, “umiltasunez eta ilusioz ekingo diola ibilbide berriari” adierazi du arrasatearrak.