LABURPEN ETA BALANTZE BAIKORRA LEHEN TALDEA JAITSI DEN ARREN
Ohikoa denez, Beasain KEko Bazkideen Urteko Ohiko Batzarra bazkide gutxiren partehartzearekin burutu zen. Urtez urte ahalegin berezia egiten da urteko hitzordu hontara klubeko bazkideak eta jarraitzaileak erakartzeko deialdian, baina emaitza berdina izaten jarraitzen du.
Iazko Batzarraren akta aho batez onartu ondoren, gai-zerrendako puntuak aztertu ziren. Horien ondoren, eztabaida interesgarria izan zen galde-erreguei buruzko kapituluaren barruan, eta eztabaida, zalantzarik gabe, beti aberasgarria izan ohi da.
Batzarra amaitu eta geratzen zaigun sentsazioa da garai zailak bizi dituztela gurea bezalako herri txikietako klubek. Gero eta zailagoa da boluntarioak aurkitzea kolore batzuen alde lan egiteko, baina klubak osasun ona du oro har, eta beraz, baikorrak izan gaitezke neurri batean.
Kontu ekonomikoen onespenari dagokionez, emaitzetan defizit txiki bat egon arren, bai emaitzak eta bai aurrekontua, aho batez onartu ziren.
Beste gai garrantzitsu bat da ekainaren 30a iristean (batzarra egin zen eguna), gurekin egon diren entrenatzaile eta jokalari batzuei agur esateko unea iritsi dela.
Hau da BAJEN zerrenda:
2. RFEF: entrenatzaileak; Igor Gordobil (1. entrenatzailea) eta Unai Etxeberria (2. entrenatzailea), David Aguado (analista) eta Asier Murua (fisioa).
Jokalariak: Mikel Orbegozo, Julen Etxabeguren, Aitor Lorea, Cristian Sanz, Aratz Barandiaran, Marco Pierrugues “Pirri” eta Realeko Jon Merino eta Kerman Sukia.
Gorengoen taldean: entrenatzaileak; Xabi Cortés (1. entrenatzailea) eta Joseba Juan (2. entrenatzailea)
Jokalaria: Iñaki Cia.
Prestakuntza kategorietako entrenatzaileak: Juan Ignacio Monreal, Iker Remirez eta Ruben Gartzia.
Klubak eskerrak eman nahi dizkie guztiei gurekin egon diren denboran klubarekiko izan duten konpromisoagatik eta inplikazioagatik, eta zorterik onena opa die futbolean zein bizitza pertsonalean.
ESKERRIK ASKO!
Aldiz, datorren denboraldirako gure lehen taldean jarraituko duten jokalariak honako hauek izango dira:
Atezainak: Artetxe, Gelbenzu
Defentsak: Balerdi, Arzamendi, Eguren, Sansi.
Zelai erdikoak: Ituarte, Zubillaga, Etxeberria, Aizpurua, Claver, Eizmendi.
Aurrelariak: Pita, Beñat, Ximon, Borja.
izango diren ALTEI edo fitxaketa berriei dagokionez, aurkezpenak egin ahala datozen egunetan iragarriko dira.
Gure bigarren taldetik Iker Salamanca, zelai-erdikoa, eta Iratz Lizarraga erdi–puntakoa, lehen taldera igoko direla aurreratu daiteke.
Borja Martin bigarren taldeko entrenatzailea izango dela ere baiezta dezakegu, lortutako igoeraren ondoren Erregionaleko Ohorezko Mailan arituko baita.
ONGI ETORRIAK!
AUPA BEASAIN!