ALBISTEAK

LEHEN TALDEA ABUZTUAREN 1EAN AURKEZTUKO DA

Zazpi aurpegi berrirekin aurredenboraldian prestakuntzarako sei partida jokatuko ditu

Abuztuaren 1a, asteartea, aurredenboraldiari hasiera emateko eguna izango da. Honela emango zaio hasiera 2023-24 denboraldiari 3. RFEF mailan. Lehen taldearen aurkezpena Loinatzen 19:30ean izango da.

Zazpi jokalari berri

Hauxe da alten zerrenda, lehen taldeko aurpegi berriak:

Alex Iriondo, donostiarra, 1994-5-21, zelaierdikoa. Ibilbidea: Real Sociedad harrobia, Lagun Onak, Real Union, Barakaldo, Leioa, Lealtad, Portugalete eta Izarra.

Unai Tellechea, donostiarra, 2002-3-5, zelaierdikoa. Lengokoak taldetik Realaren harrobira, Antiguoko -Gazteen Ohorezko Maila- eta Pasaia.

Aitor Morcillo, donostiarra, 1994-9-10, eskuin hegalekoa. Osasunaren harrobitik, Real Union, Sanse, Sestao River, Leioa, Portugalete.

Ander de la Parra, tolosarra, 2004koa. Tolosako harrobia, azken denboraldia Tolosan, Gazteen Ohorezko Mailan. Hau izango da bere lehen denboraldia senior mailan.

Josu Rezola, donostiarra, 2003-3-27, defentsa zentrala. Realak utzita, azken denboraldian Ohorezko Mailako Oiartzun taldean jokatu du.

Iratz Lizarraga, 2001-8-2, erdi puntakoa. Beasain B-tik igota.

Iker Salamanca, 2002-8-9. Beasain B-tik igota.

Hauek dira aurredenboraldiko prestakuntzarako partidak.

Abuztuak 12, larunbata. Triangularra Don Boscon, 11:00etan Lagun Onak-en aurka eta 12:00etan Pasaiaren aurka.
 
Abuztuak 19, larunbata. Loinatz: Beasain – Añorga.
 
Abuztuak 26, larunbata. Loinatz, 12:00etan: Beasain – Anaitasuna.
 
 
Irailak 2, larunbata. Goizean Arrasaten Touring eta Mondragonen aurka eta arratsaldean Loinatzen Alaves C-ren aurka.
 
Irailaren 9 eta 10eko asteburuan hasiko da liga.