ALBISTEAK

LARUNBAT HONETAN BETE DEZAGUN LOINAZ

Partida erabakigarria, larunbat honetan, 16:00etan, Loinatz udal futbol zelaian

Josean Saiz

Getxoko Arenasen bisita jasoko dugu, bosgarren sailkatua, igoerako play-offetan sartzeko lehia bizian, Utebo seigarren sailkatuarekin puntuetan berdinduta,.

Gure lehen taldea une onean aurkitzen da. Zazpi jardunaldi dira jada porrota ezagutu gabe; hiru garaipen eta lau berdinketarekin.

Egia esan, sailkapen-egoera zailean jarraitzen dugu, jaitsiera postuetan eta promozio postuan dagoen Cirbonerorengandik bi puntura. Beraz, jokoan dauden hiru puntuen garrantzia erabakigarria da, ez baitago ia huts egiteko tarterik, azken sei partidekin denboraldiko zatirik beroenean sartzen garenean.

Bizkaitarrek 5-1 irabazi zioten Logroñesi Gobelan aurreko jardunaldian. Oso aurkari gogorra da, jokalari gazteak eta talentu handikoak dituzte. Gureak, minduta aurkitzen dira Logroñon Racing Riojaren aurka 1-1 berdindu ostean azken minutuetan jasotako golarengatik. Garrantzitsuak ziren bi puntu ihes egin zuten. Zalantzarik gabe, partida handia izango da, eta oso garrantzitsua da gureek jarraitzaileen berotasuna sentitzea.

Larunbat honetan bete dezagun Loinaz!

Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.