LIDERGOAN MANTENTZEN GAITUEN GARAIPEN ESTUA
3. RFEF taldea Loinatzen, Beasain 1-0 Derio
Zubiaren ondorioz partida ostegunera aurreratu zen. Ikusle kopuru ederra Loinatzen, arratsalde berotsuan. Partida zaila izan zen, eta bagoilariak, Mikel Aizpuruaren golari esker aurretik jarri baziren markagailuan, asko sufritu zuten lehen zatian. Lekurik gabe, trabatuta eta baloi-jabetza gutxirekin.
Bigarren zatian, antzeko hasieraren ondoren, 15. minututik aurrera, taldeak hobera egin zuen eta partida amaitzerako aukerak iritsi ziren. Partida ez zuten erabakita utzi eta taldeak sufritu egin zuen, baina urrezko hiru puntu batu zituen.
Seigarren jardunaldia amaituta, bosgarren garaipena jarraian eta bagoilariak sailkapeneko buruan jarraitzen dute, 15 punturekin; Portugalete eta Lagun Onak baino bat gehiagorekin.
Datorren igandean goreneko lehia, 11:30ean La Floridan, Portugalete – Beasain.
Beste emaitzak
Ohorezko Erregional Maila:
U.D. Aretxabaleta 3 – 1 Beasain (Igor Piquera)
Jubenilen Nazional Liga:
Eibar B 1 – 2 Beasain (Gastesi -2-)
Jubenilen Gorengoen Maila:
Beasain 0-2 Urki B
Kadeteen Ohorezko Maila:
Beasain 3-2 Zumaiako
Kadeteen Gorengoen Maila:
Amaikak Bat 2 – 5 Beasain (defensa en pp, Iker, Xanet, Xabi, Oier Zubillaga)
Infantil Handi:
Ordizia 2-0 Beasain
Infantil Txiki:
Beasain 4–3 Tolosa (Fabian -2-, Egoi, Unax)
Infantilen Lehen Maila:
Ordizia 2–3 Beasain (Elias, Amin, Adu Perez)