ALBISTEAK

LA FLORIDAN NAGUSI LIDERGOA BERRETSIZ

3. RFEF

3. RFEF La Florida, Portugalete 0 – 1 Beasain (Beñat Eizagirre 23′)

3 RFEFko 4. multzoko jardunaldiko partida igande eguerdian jokatu zen La Floridan.

Baja garrantzitsu batzuk izan arren, Portu bezalako aurkari indartsu baten aurka entrenatzaileak talde lehiakorra jarri zuen zelaian, oso sendoa atzean. Adituek igoerarako faborito nagusiaren etiketa jarri zioten denboraldiaren hasieran.

23garren minutuan iritsi zen Beñaten gola, markagailuan aurretik jarri gintuena. Atsedenaldirako ordea, abantaila handiagoa izan zitekeen, taldeak aukerak izan baitzituen, batez ere Ximonena, lehen zatia amaitzeko zorian zegoela.

Bigarren denboran portugaletekoak estutu egin zuten. Beasainek kontraerasoan izan zituen aukerak, baina ez zuen asmatu eta sufritu egin behar izan zuen partidaren  luzapenean.

Urrezko hiru puntu sailkapen taularen buruan jarraitzeko.

Ohorezko Erregional Mailako taldearen garaipena

Azpimarratzekoa halaber, gure bigarren taldearen garaipen handia, larunbatean Loinatzen lortutakoa Bergararen aurka, mailako talde indartsuenetakoa. Jarraitzaile kopuru handi baten babesa izan zuen Beasainen gainera. Partida bikain baten ondoren gureak nagusitu ziren Eneko Ibañezek eta Eneko Arresek sartutako golei esker.

Beste emaitzak

Jubenilen Nazional Liga:

Beasain 2 – 4 Real Sociedad B (Gastesi, Xabier Sanchez)

Jubenilen Gorengoen Maila:

Idiazabal 1 – 4 Beasain (Harri Lasa, Aratz Salaberria, Ekain Mujika, Ekain Zabaleta)

Jubenilen Gorengoen Maila

Kadeteen Ohorezko Maila:

Lagun Onak 3 -2 Beasain (Sarri, Ugaitz)

Kadeteen Gorengoen Maila:

Beasain 4 – 0 Hernani (Oier Zubillaga -2-, Julen, Paul)

Infantil Handi:

Atsedena

Infantil Txiki:

Beasain 3 – 0 Idiazabal (Ekhi, Enetz, Ismael)

Infantilen Lehen Maila:

Atsedena