ALBISTEAK

MIKEL ARRUABARRENA LEHEN TALDEKO ENTRENATZAILE BERRIA

Mikel Arruabarrena tolosarra da atzoz geroztik Beasain Kirol Elkarteko lehen taldeko entrenatzaile berria. Eibarko kapitain historikoa, funtsezkoa izan zen talde armaginaren bi igoera historikoetan eta San Mamesen Athletic kopatik kanporatu zuenekoan, Mikelek berak penaltiz sartutako golarekin.

Futbolzaleen oroimenean betiko geratuko dira 2012-13 denboraldian Bigarren B Mailatik Bigarren Mailarako igoera eta 2013-14 denboraldian Lehen Mailarako igoera. Lehen Mailan, taldeko golegilerik onena izan zen.

Bere jokalari ibilbidea Pontevedran amaitu ondoren, Tolosan hasi zen klubeko koordinatzaile gisa, eta Hirugarren Mailako lehen taldeko entrenatzailea ere izan zen.

Mikelek bere gain hartzen du bagoilarien lehen taldeko gidaritza. Zorterik onena opa diogu bere zeregin berrian, gaurtik bat eginik baikaude. AUPA BEASAIN!

Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.