OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA
BEASAIN K.E. Klubaren Estatutuen 20. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bertan aurreikusitako ahalmenarekin bat etorriz, klubeko bazkideei dei egiten zaie 2023ko ekainaren 30ean, ostirala, Beasaingo Udaletxeko osoko bilkuren aretoan (Beasain) egingo den OHIKO BATZAR NAGUSIRA. Bilera 19: 00etan izango da lehen deialdian eta 19:30ean bigarren deialdian. Hona hemen gai-zerrenda:
- 2022ko ekitaldiko kontuen balantzea, kontuak ematea eta, hala badagokio, onartzea.
- 2023ko ekitaldirako aurrekontua
- 2022-2023 denboraldiko informazio garrantzitsua.
- 2023-2024 denboraldirako fitxaketen informazioa.
- Galde-eskeak.
Bazkide jaun-andreek Klubaren bulegoetan aztertu eta kontsultatu ahal izango dituzte Batzarrak onartu beharreko gai-zerrendako puntu guztiak.
Beasainen, 2023ko ekainaren 15ean