ALBISTEAK

Real Sociedad – Alaves, emakumezkoen XI. Euskal Herria Koparen finalerdia Beasainen

Beasain Kirol Elkartea, Beasaingo Udala eta EHkirola elkartearen elkarlanari esker emakumezkoen goi mailako partida jokatuko da Beasainendatorren igandean

Sarrera eta gonbidapenak ehkirola.eus-en eskuratu daitezke eta segurtasun eta babes neurriak beteta aforoa mugatua izango da

Abuztuaren 22an eguerdiko 12etan jokatuko da Loinaz udal futbol zelaian emakumezkoen goi mailako futbol partida hau. Aurrez aurre, Reala eta Alaves izango dira eta dagoeneko sarrerak salgai daude ehkirola.eus-en. Egunean bertan ere eskuratu al izango dira , aforoa bete arte.

Beasain KE, Beasaingo Udala eta EHkirola elkartearen arteko elkarlanari esker Beasainen goi mailako nesken futbolaz gozatu ahal izango da. Puntako bi euskal talde lehian eta jokoan EH kopako finalerako txartela. Txapelketa honen garrantzia eta lehen mailako bi euskal talde hauen arteko norgehiagoka Beasainen izateak futbolzale direnentzako erakargarria izatea da Beasain Kirol Elkarteko zuzendarientzat helburua.

Beasaingo Udalak, kirola, euskara eta berdintasunaren alde burutzen duen lanaren baitan antolatutako ekitaldia da hau. Gizartean bere biziko garrantzia duten balioak dira Udalarentzat, arlo guztietan zehar lerro gisa txertatzen direnak eta honelako egitasmo batek helburu hori berresten du.

Partidua zaletuen presentziarekin jokatuko da baina egun ezarrita dauden segurtasun eta babes neurriak zorrotz beteta.

Reala eta Alavesen aurkako partido honetako garailea, Getxon ordu berean jokatuko den Athletic-Eibar partidako irabazlearen aurka arituko da, abuztuaren 29an Asti zelaian, Zarautzen jokatuko den finalean.

Bazkideak eta haurrak sarrera doan

Goi mailako kirol ekitaldi hau, doan izango da Beasain Kirol Elkarteko bazkideentzat eta 14 urtetik beherakoentzat. Bertaratu behar duten guztiek sarrera eskuratu behar dute aforoa kontrolatze aldera. Aurrez ehkirola.eus-en bidez izango dituzte eskura eta egunean bertan Loinaz udal futbol zelaiko leihatillan.

Protagonistak:

Ane Etxezarreta (Realeko Jokalaria, Beasain, 1995)

XI. Euskal Herria Koparen finalerdia Beasainen jokatuko da abuztuaren 22an, nola bizi duzu Beasaindarra zaren heinetik?.

Izugarrizko ilusioarekin. Beasainen hasi nintzen jokatzen eta orain Realaren kamisetarekin bueltatzeak kriston poza ematen dit.

Inoiz jokatu duzu Euskal Herria Kopa hau?

Bai, behin baino gehiagotan jokatu dut. 7 urte daramatzat Realean eta jokatu izan dut bai. Oiartzunekin bigarren mailan egon nintzenean ere jokatu nuen. Urte dexentetan Athetik garaitu zaigu, baina azken bi urtetan Reala nagusitu da.

Nolako partida espero duzu?

Gogorra izango eta lehia estua. Alavesek iaz talde polita zuen, eta lehen mailara igo denez gero, indartu egin da, fitxaketa onak egin ditu. Partida lehiatua izango da eta ikusteko polita.

Zer esango zeniek Beasandarrei?

Joan daitezela ikustera, Reala Beasainera doala eta anima dezatela. Gainera lehen aldia izango da, emakumezkoen futbolean zaletuak egon al izango direnak

Dafne Triviño ( Alaveseko Kirol zuzendaria).

XI Euskal Herria Koparen finalerdia jokatuko duzue, Beasainen, abuztuaren 22an: nola iritsiko zarete finalerdi honetara?

Lasaitasunez, apurka apurka prestakuntzarekin aurrera goaz. Aldaketa handia da guretzako. Iaz bigarren mailan geunden eta orain maila gorenenean. Egunero gauza berriak finkatzen ari gara.

Nolako partida espero duzue?

Gogorra, oso gogorra. Lehen mailako aurkaria izango dugu aurrean, benetan talde ona. Aukera paregabea izango da guretzako. Egokitzen jarraituko dugu eta ligan aurkituko dugun maila finalerdian ikusiko dugu. Aukera ona benetan.

Zer garrantzi du horrelako partida batek aurre denboraldian?

Garrantzi handia du, lehen mailako partida izango da, eta oso egokia gure prestakuntzarak. Horrez gain txapela irabazten badugu hobe.

Kepa Lasa ( Beasain KEko Presidentea)

Loinaz zelain jolatuko dute Realak eta Alavesek XI Euskal Herria koparen finalerdia. Zer suposatzen du zuentzako finalerdi hau Beasain jokatzea?

Guretzako ohore handi bat. Horrelako kirol maila duten taldeak Beasainen aritzeak asko pozten gaitu, emakumezkoen futbola hartzen ari denaren islada ere bada eta guk bide horri bultzadatxo ematea oso gustuko dugu.

Ze giro espero duzu?

Giro ezin hobea. Egia da ez direla data onenak jendea zelaira hurbiltzeko, baina maila handiko ikuskizuna da eta lehen aldia aspaldian zaletuak emakumezkoen futbola Loinazen zuzenean ikusteko aukera izango dutela eta hurbiltzea eta kiroltasunez aritzea espero dut.

Zer erantsiko zenuke?

Eskerrak ematea nahi nuke. Bai Euskal Herria Kopa antolatzen dutenei, egiten duten ahaleginagatik eta bereziki, beasainekin gogoratzeagatik eta baita emakumezkoen futbola bultzatzen ari diren guztiei. Bide horretan lagun izango gaituzte.