Edukiera mugatua eta babes neurriak lehen taldearen adiskidantzazko partiduan Loinazen
Ateak irekiko dira ikusleei harik eta legeak ezarten duen gehienezko edukiera bete arte
Bazkideek lehentasuna izango dute ordu erdi lehenago zelaian sartzeko
Aurredenboraldiko prestakuntzaren baitan lehen neurketa jokatuko du Beasain KEko lehen taldeak Real Sociedad C taldearen aurka larunbat honetan Loinazen goizeko 10:30ean hasita. Partiduak berarekin ekarriko duen nobedade nagusia ikusleak zelaian sartu ahal izango direla da. Hori bai, egun ezarrita dauden babes eta segurtasun neurriak betez.
Klubak bazkideei dien begiruneagatik lehentasuna emango die zelaian sartzeko orduan eta 10:00etan ateak irekiko dizkie bazkide direnei bakarrik. 15 minutu beranduago, 10:15ean gainontzeko ikusleentzat irekiko ditu ateak. Beti ere eta edukiera mugatua denez, gehienezko kopurua bete bitartean egongo dira ateak zabalik. Zelaian direnak harmailetan eserita eta adierazita dauden segurtasun neurriak bete beharko dituzte, hala nola maskara egoki jantzita edukitzea eta
gutxieneko distantzia mantenduz.
Kirol arloari dagokionez, Gordobilen mutilentzat lehen prestakuntza partidua izango da uztailaren 31an jokatuko dutena. Aurrean, aurreko denboraldian mailaz igotzea lortu zuen Realaren hirugarren taldea izango dute. Hirugarren mailako taldeak uztailaren 19an hasi zuen aurredenboraldia taldearen aurkezpenarekin.