ROBERTO TURRIENTESEN OROIMENEZKO EKITALDIA
Beasain eta Anaitasunaren arteko partida hasi aurretik, jokalari ohi eta kapitain bagoneroaren oroimenezko plaka bat erakutsiko da
Datorren asteazkenean, hilak 8, Loinazera joatekoak diren zaleei behar den aurrerapenarekin joan daitezen eskatzen zaie
Abenduaren 8an, hirugarren mailako Beasain KEko eta Azkoitiko Anaitasuna taldeek Loinatzen jokatuko duten partidaren atarian, Roberto Turrientes zena oroitzeko ekitaldia egingo da. Partida hasi baino ordu laurden lehenago hasiko den ekitaldi horretan, Loinatz udal-estadioan jokalari eta talde txuri-urdineko kapitaina izan zena gogoratuko duen plaka bat erakutsiko da.
Roberto Turrientes Matxain (1964-2020) 2020ko apirilaren 11n hil zen. Beasainen koloreei zion maitasuna erabatekoa izan zen bere bizitza osoan. Bagonero eta beasaindar zale petoa, Roberto Turrientes ‘Turri’ leiala izan zen bere bihotzeko klubari. Bere futbol-bizitza osoa klubari lotuta egon zen. Gaztetxoen taldeetatik hasi eta 1983-84 denboraldian iritsi zen lehen taldera. Jokalari bagonero gisa, 1984-85 denboraldian Preferentera erdietsitako igoeraz gehien gozatu zuena izan zen, hau da, denboraldia porrotik gabe amaitu izanaren balentria historikoa lortu zen denboraldian. Ondoren, hirugarren mailara eta bigarren B mailara lortutako igoeretan parte hartu zuen jokalari gisa. Jokalari gisa futbola utzi arren, Beasainen jarraitu zuen, beharrezkoa zen ekimen guztietan hertsiki lagunduz.
Robertok gozatu eta sentitu egiten zuen Beasain, batez ere beasaindar harrotasuna transmititzeko eta eramateko orduan. Beti boluntario eta eskuzabal, bere pasioak jarraipena du bere familian eta Beñat bere semearengan, gaur egun Realeko jokalaria dena.
Datorren asteazkeneko partida 16: 30etan hasiko da. Beraz, zale guztiei eskatzen zaie partidura joateko, behar besteko aurrerapenarekin gerturatzeko Loinatz futbol zelaira, ordu laurden lehenago hasiko baita ekitaldia.