ALBISTEAK

Turri, jokalari ohi eta laguntzaile nekaezinak utzi gaitu

Bizi dugun momentu zail honek joaten ari zaizkigun familiarteko eta lagunak agurtu ezina ekarri digu. Egoera honetan, aipamen berezi bat egin nahi du Beasain KE-ko zuzendaritza taldeak Roberto Turrientes “Turri”ren heriotzaren aurrean.

Ezeren aurretik, bat egiten dugu “Turri”ren senitarteko eta gertukoekin euren samiñean une latz hauetan. Handienetako bat joan zaigu. Azken joan etorrian agur esan digu baina Beasain kirol Elkartearen familia osatzen dugun beasaindar futbolzaleok betirako gure bihotzean gordeko dugu.

Futbola maitatzen, jokatzen eta batez ere bizitzen eredu izan genuen baita beasaindartasuna hara eta hona fútbol zelaiez zelai harrotasunez eramaten. Joan zara baina gure oroimenean jarraituko duzu Turri.

Eskerrik asko zure bihotzeko Beasain KEri azken ia berrogei urte hauetan emandakoagatik. Beti prest laguntzarako, borondatetsu eta eskuzabal. Zure keinu, garraixi eta animoek auspotzen jarraituko gaituzte. Aurrera Turri! Egun haundirarte.

Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.