ALBISTEAK

URTZI ARRONDOK HIRUGARREN MAILAKO ENTRENATZAILE KARGUARI UTZI DIO

Zuzendaritza taldeak Beasainen egindako lana eskertu eta zorterik onena opa dio bere kirol ibilbide berrian

Orain arte hirugarren mailako entrenatzailea izan den Urtzi Arrondok entrenatzaile kargua uzteko erabakia jakinarazi ondoren, Beasain Kirol Elkarteko zuzendaritzak klub osoaren izenean bere esker ona adierazi nahi dio.

2014an hartu zuen maila goreneko taldearen gidaritza eta harrezkero gaurdaino egindako lan bikainak fruitu oparoak eman ditu. Besteak beste, beasaindar zale guztien oroimenean gorderik dago 2016/2017 denboraldian igoerako play off-ean egindako bidea.

Bere ibilbide berrian zorterik onena opa dio zuzendaritza taldeak.

Urtzi Arrondo. Fuente DV. Juantxo