TUDELANORI IRABAZI BEHAR JAITSIERA SAIHESTEKO

Loinatz zale txuri urdinez betetzeko klubak bazkide bakoitzari bi sarrera emango dizkio
Bi jardunaldiren faltan, bigarren taldeak Anaitasuna B hartuko du etxean, Ohorezko Mailara zuzenean igotzeko lidergoari eusteko borrokan
Josean Saiz
Liga amaiera heldu da, azken jardunaldia Loinatzen biziko dugu, igande honetan 12: 00etan. 2. RFEF mailako gure lehen taldeak, jaitsiera edo bizirik jarraitzeko promozioa jokatzeko aukera izango ditu jokoan. Ez dago besterik. Tudelanoren bisita jasoko dugu, indar ekonomiko handiko taldea, laugarren sailkatua. Sestao txapeldunarekin bere etxean berdindu ondoren, azken jardunaldi honetan igoerako playoff-a jokatzeko aukera du jokoan.
Lehen itzulian Beasainek Tuterako Udal futbol zelaian jokatutako partida bikain baten ondoren hiru puntuak lortu zituen 1-2 irabazita.
Jokalarien eta talde teknikoaren buruetan garaipena lortzea besterik ez dagoen arren, ez dezagun ahaztu garaipena lortuko ez balitz Zintronikora begira jarri beharko genukeela, non Cirbonerok Getxoko Arenasen aurkako partida irabaztea lortuko ez balu, promoziorako postuan ere jarraituko genuke.
Beasain Kirol Elkarteko zuzendaritzak partidu honetara zaleak erakartzeko, bi sarrera-gonbidapen emango dizkio bazkide bakoitzari. Sarrerak larunbat arratsaldean jaso ahal izango dira Loinatz futbol zelaian Preferente mailako partida jokatzen den bitartean.

Preferentea igoeraren bila
Eta egun bat lehenago, larunbatean, 17:00etan, gure bigarren taldeak, Preferente mailakoak, egungo liderra, Ordizia eta Anaitasunarekiko bi puntuko aldearekin, Azkoitiko taldea hartuko du etxean. Gureak porrot gogor batetik datoz, Unben 2-1 galdu ondoren Urkiren aurka. Bi jardunaldi falta dira eta igoera jokoan dago. Hiru puntuak Loinatzen geratzea ezinbestekoa da lehen postuari eusteko.
Beraz bete dezagun Loinatz larunbatean eta igandean. AUPA BEASAIN!
