ALBISTEAK

BERDINKETA LIDERRAREN ETXEAN

Leioa 1-1 Beasain

3. RFEF IV. multzoa: Leioa 1-1 Beasain (Gazta)

Sarriena, Leioa liderraren zelaia, belar naturaleko zelai handia da eta haize bortitzak jotzen duenean zeharo baldintzatzen du jokoa. Hori dela eta, zailtasun handiko partida aurreikusia zegoen larunbat arratsalderako.

Lehen hamar minutuak Leioarenak izan ziren eta zazpigarren minutuan, Letek -Bengo eta Mendia bagoilarien kide ohia Lagun Onaken- bakarko jokaldi bikain baten ondoren etxekoak jarri zituen aurretik.

Hortik aurrera, ordea, Beasainen nagusi izan zen, eta, joko bikainarekin, aukera garbi asko sortu zituen, baina bategatik edo bestegatik, gauzatu ez ziren aukera argiak. Atsedenaldira bat eta huts iritsi ginen, jokoan jaun eta jabe baina galtzen.

Bigarren zatiaren hasieran lehen aukera Leioarena izan zen, baina Martin bikain aritu zen eta hurrengo jokaldian Beasainek gola sartu zuen. Bigarren minutua zen eta Gaztak sartu zuen gola.

Nahiz eta bigarren zatian bagoilariak nagusi izaten jarraitu, jokoa orekatuagoa egon zen. Etxekoak berdinketarekin konformatzen ziren eta horrela ospatu zuten partidaren amaieran.

Datorren asteburuan, gailurrean daudenen arteko beste partida bat Loinatz Udal futbol zelaian, Basconia Athleticeko bigarren filialaren bisitarekin, lider berria. Jardunaldi honen ondoren Leioarekin berdinduta aurkitzen da 53 punturekin.

Asteburu honen ondoren, azken txanpan sartu gara, ligako azken 10 partiduak, une erabakigarrira.

Beste emaitzak

Ohorezko Erregional Maila:
Beasain B 1 – 1 Zarautz (Gerardo)

Lehen Erregional Maila:
Beasain 1 – 2 Behobia (Miguel)

Jubenilen Euskal Liga:
Beasain 3 – 0 UDA (Xiker Mendia, Beñat Irastorza, Aimar Olazabal)

Ohorezko Jubenil maila:
Beasain B 3 – 1 Amaikak Bat (Zabaleta -2-, Sarri)

Kadeteen Ohorezko Maila:
Segura 1 – 2 Beasain (Xanet -2-)

Beasain 2-2 Zarautz

Kadeteen Gorengoen Maila:
Beasain B 2 – 2 Zarautz (Oier, Beñat)

Infantil Handi:
Ilintxa 3 – 3 Beasain (-pp-, Unax, Markel C.)

Infantil Txiki:
Beasain 3 – 2 Anaitasuna (Mattin -2-, Unax)

1º mailako infantila:
Beasain +5 – 0 Intxurre

Errendimenduzko alebina:
Beasain 1 – +5 Vasconia (Xiker)

Partehartzezko alebina:
Tolosa 1 – 2 Beasain (Imran, Lander Avila)

Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.