BOLARA ONAK DARRAI

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 1-0 UDA (Ibai Lasagabaster, bere atean)
Martxoko lehen arratsaldean, hotza, baina sarrera oso ona Loinazen. Oso partida zaila izan zen, sudoku bat bezalakoa, eta arratsalde osoa eman genuen konponbidearen bila.
Egia da taldea ondo hasi zela. Lehenengo Bengok eta gero Beñatek bi aukera oso argi izan zituzten, baina lehenengoan baloia langa gainetik joan zen eta bigarrenean atezainak ondo estali zuen atea. Olasak ere izan zuen korner baten irteeran aukera, baina partida trabatua izan zen eta asko kostatzen zen balia konbinatzea.
Hala ere, 43. minutuan, Julen Zubillagak alboko falta baten ondotik bigarrren zutoinean kokatu zuen baloia eta Bengok buruz egindako errematea Ibai Lasagabaster atzelariak urruntzeko ahalegin horretan baloia bere atean sartu zuen.
Taldea nagusi izan zen eta atsedenaldira abantailarekin joan zen, baina bigarren zatia oso zaila izango zela espero zen.
Lehen zatia zaila izan bazen, bigarrena herio batean jokatu genuen. UDAk futbol erraz eta praktiko batekin bultzatzen zuen, baina taldeak eutsi egin zion, defentsa biderkatu egin zen, eta Martin atezaina behar izan zenean horma gaindiezina izan zen.
Bosgarren garaipena jarraian eta hiru puntu oso garrantzitsu datorren asteburuan Sarriena, Leioa liderraren gotorlekua, bisitatzeko.
Beste emaitzak
Ohorezko Erregional Maila:
Zumaiako 1-1 Beasain (Roi)

Lehen Erregional Maila:
Axular 1-4 Beasain (Miguel -2-, Unai, Héctor)
Jubenilen Euskal Liga:
Ariznabarra 3-1 Beasain (Enaitz Amundarain)