SUFRITUTAKO HIRU PUNTU

3. RFEF IV. multzoa: San Viator 2-3 Beasain (Iriondo, Lizaso, Ferrer)
Partidu aurreko pronostikoek, ligako azken sailkatuaren aurkako garaipen erraz batez hitz egiten zuten Beasainen bolada ona zela eta; garaipen bakarra 22 jardunalditan, azkena 7 punturekin eta jaitsierarako talde argia, baieztapen matematikoaren faltan. Baina pronostikoetatik haratago, zelaian gertatutakoak balio du eta partida amaieran ordua eskatu genuen.
Taldea ondo sartu zen partidara, baloiaren erabateko kontrolarekin, baina lehen aukera argia eurena izan zen hegaleko sake batean, sustoa eta handia. Hurbiltze bakarra izan zen lehen zati osoan, gainerakoak bagoilarienak izan ziren. Aukera garbiena Lizasorena izan zen area txikian baina gora joan zitzaion jaurtiketa.
36. minutuan, Alex Iriondok sare barrura bidali zuen kornerretik ateratako jokaldia eta markagailuan aurretik jarri zituen bagoilariak. Hurbilketa gehiago egon ziren arren, huts eta bat joan ginen atsedenaldira.
Atsedenaldiaren ostean ez zen egoera aldatu. Beasain nagusi izaten jarraitu zuen eta Markelen eskuin hegaleko jokaldian, Borjak errematatutako erdiraketa atezainak baloia atera arren marra gainditu zuela zirudien arren, aldaratzea Eneko Lizasok errematatu zuen huts eta birako, 54. minutuan.
Partida bideratuta zegoela zirudien, baina kornerrean amaitu zen aukera garbi-garbi baten ondoren, Iker Cidek aldea murriztu zuen 70. minutuan.
Golak min egin zigun, gasteiztarrek estutu egin zuten eta sufritzea tokatu zen, baina areaz kanpotik egindako jaurtiketa bikainean Koldo Ferrerren golari esker, lehena elastiko txuri-urdinarekin, orain bai, 85. minutuan partida itxita zegoela zirudien. Baina ez zen horrela izan, eta luzapenean Iker Cidek bigarrena sartu zuen eta azken unera arte sufritu behar izan zen.
Akatsetatik ikastea besterik ez dago, bagoilarien nagusitasuna nabaria izan baitzen, baina azken minutuetan estutu egin zuten eta sufritzea tokatu zen Beasainera hiru puntuak ekartzeko.
Hurrengo jardunaldian UDA izango da Loinaz bisitatuko duena. Bolada onak jarraituko duelakoan, 14 puntu batu dira bigarren itzulian, lau garaipen eta bi berdinketa lortuta. Taldea laugarren postuan dago, hirugarrenetik hiru puntura, eta sei puntuko tartea du playoffetatik kanpo dagoen lehen taldearekiko.
Beste emaitzak
Ohorezko Erregional Maila:
Beasain B 2 – 1 Urola (Nazabal, Cortés)
Lehen Erregional Maila:
Beasain C 0 – 0 Intxurre
Jubenilen Euskal Liga:
Beasain 0 – 2 Añorga
Ohorezko Jubenil maila:
Orioko 2 – 1 Beasain B (Aranalde)
Kadeteen Ohorezko Maila:
Beasain 3 – 2 Orioko (Urtzi, Paul, Barrio)
Kadeteen Gorengoen Maila:
Danena B 0 – 3 Beasain B (Ekhi, Unax Gómez, Martin)
Infantil Handi:
Beasain 3 – 0 Bergara (Eki, Markel C., Enetz)
Infantil Txiki:
Tolosa 0 –0 Beasain
1º mailako infantila:
Billabona 1-3 Beasain

Errendimenduzko alebina:
Beasain 3 – 4 Billabona (Xiker -2-, Iker)