ALBISTEAK

BIGARREN POSTUARI ATXIKIZ

3.RFEF: Playoffetarako sailkapena lortuta orain bigarren postuari eustea

3. RFEF IV. multzoa: Beasain 2-0 Lagun Onak (Claver, Ximon)

Playoffetarako sailkapena lortzeko borroka Loinatzen, Azpeitiko Lagun Onak jaso genuen etxean larunbat arratsaldean.

Bagoilariak indartsu irten ziren eta 13. minutuan hurbilketa batzuen ondoren lehen gola iritsi zen Beñatek ezker hegalean egindako jokaldi bikain baten ostean egindako erdiraketa, bigarren zutoinean Claverrek boleaz sareetara bidali zuen. Sekulako gola!

Baina partida orekatu egin zen. Kanpotarrak gure areara iristen hasi ziren, baina arriskurik gabe. Atsedenaldia baino lehen aukera argia izan zuen Beasainek baina Iriondoren erremateak zutoinean jo zuen.

Atsedenaldiaren ostean Lagun Onakek aurrerapausoa eman zuen, zelai-erdia kontrolatu zuen, baina ez zuen arriskurik egin. Beasainek kontraerasora partida itxi nahi zuen baina gola ez zen iristen eta emozioak gora egin zuen harmailetan. 94garren minutuan Alain Eizmendiren jokaldi bikaina eta honen pasea Ximonek zoragarri definitu zuen markagailuan azken bi eta hutsekoa jarriz.

Portugaletek Durangori irabazi zion eta berdin jarraitzen dugu sailkapenean puntu bakarreko aldearekin.

Playoffetarako sailkapena lortuta, helburua bigarren postua erdiestea da eta oso irteera zaila dugu Durangora asteazkenean, baina hiru puntuekin itzuli behar dugu.

3.RFEF

Beste emaitzak

Ohorezko Erregional Maila:

Lagun Onak 0 – 2 Beasain (Iratz -2-)

Jubenilen Nazional Liga:

Zarautz 1 – 0 Beasain

Jubenilen Gorengoen Maila:

Beasain 5–0 Bergara (David, p.p., Ekain, Aretxaga, Larraona)

Kadeteen Ohorezko Maila:

Beasain 0-1 Tolosa

Kadeteen Gorengoen Maila:

Tolosa 2 – 1 Beasain (Xabi)

Infantil Handi:

Bergara 2-2Beasain (Alex, Unax)

Infantil txiki:

Beasain 2-1 Billabona (Markel Cuervo, Adei Arana)

Infantil Txiki

Infantil 1. Maila:

Beasain 5 – 4 Urola (Unax Galparsoro -2-, Ion Padilla -2-, Oier Perez de Lazarraga)

Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.