ERABATEKO PORROTA TABIRAN
3. RFEF IV. multzoa: Durangoko kulturala 3-0 Beasain
Astebitarteko jardunaldia, maiatzaren 1ean asteazkena, eguerdiko 12:30ean. Hitzordua Tabiran zen, Igor Gordobil Beasaingo entrenatzaile ohiak entrenatutzen duen Durangoko Kulturen aurka eta zelai erdian ere Aitor Ituarte Beasaingo jokalari ohia.
Ondo irten zen partidara gure lehen taldea, baloiaren jabe eginez eta arrisku sentsazioa emanez. Baina Eneko Eizmendiri adierazi gabeko penaltiaren ondoren, baloi luzea eta Umben bezala, arriskurik ez zuela zirudien jokaldi batean bat eta hutsekoa igo zen markagailura. Pablo Vizcarraren gola, 17. minutua zen.
Golak min egin zigun. Aurkaria sendo zegoen atzean eta ez genuen aurkariaren areara iristeko zulorik aurkitzen. 29. minutuan, itxurazko arriskurik gabeko beste jokaldi batean, Unaik huts eta bikoa jarri zuen markagailuan, Martinen irteerari muzin eginez.
Atsedenaldiaren aurretik, Ximonek aukera argia izan zuen, baina Markel atezaina aurreratu zen eta bi eta hutsekoarekin aldageletara joan ginen.
Bigarren zatia hasi eta lehenengo minutuan gaizki defendatutako kornerra eta aldaratze batzuen ondoren Pablo Vizcarrak gola sartu zuen markagailuan hiru eta hutsekoa jarriz.
Taldeak jokoaren eta baloiaren kontrola izan zuen, baina abagune gutxi sortu zituen. Anderren erremate pare bat eta ezer gutxi. Epaileak partidaren amaiera adierazi zuen arte.
Portugaletek bi eta bat galdu zuen Leioan, gugandik puntu batera jarraitzen du eta Basconia laugarren da bi puntura. Bi partida geratzen dira, sei puntu jokoan eta dena erabakitzeko.
Igandean arratsaldeko seietan Leioak Loinatz bisitatuko du.