ALBISTEAK

DENBORALDIKO LEHEN GARAIPENA ETXETIK KANPO

Josean Saiz-ek

Igande arratsaldeko bostetan La Molineta zelaian zen hitzordua. Gure taldea murriztu zihoan, B taldeko 3 jokalariekin eta Gazte Mailako beste batekin deialdia osatuz. Aurre denboralditik lehen taldea lesioek gogorki kolpatzen jarraitzen duten egoera latzean.

Hitzordua garrantzitsua zen erabat, sailkapeneko azken postuetatik ihes egiteko. Taldea partida ona egiteko eta puntuak etxera ekartzeko jabetuta irten zen zelaira. Atzekaldea babestuz eta abiaduraz irtenaz, arrisku handia sortu zuen kontraerasora, partidara aurkariak baino askoz hobeto egokituz. 36. minutuan penalti bati esker, Ximonek bagoneroak aurretik jarri zituen markagailuan.

Ondo eutsi zioten atsedenaldira arte, baina bigarren zatiaren hasieran, asko bultzatzen zuten zaleen animoei esker, 52. minutuan berdinketa lortu zuten Diego Lacruzek egindako golari esker.

Hala eta guztiz ere, Beasainek ondo kontrolatu zituen hurrengo minutuak eta 70 garrenean, Markel Pitaren erdiraketa Sansik errematatu zuen baloia sare barrura bidaliz.

20 minutu geratzen ziren amaierarako. Sufritzeko minutuak, baina hiru puntuak erdiestea ederregia zen galtzen uzteko. Taldeak oso ondo defendatu zuen, ordena handiz eta laguntza askorekin, eta kontraerasoan ondo atera zen. Esan dezakegu talde oso lehiakorra eta zentratua ikusi dela, sendotasun handiarekin.

Oier Guerreiroren debuta azpimarratu behar da, eta Pirrik zelaia utzi behar izan zuela buruan egindako ebakiarengatik.

13. postuan kokatuta, zortzigarren jardunaldi honen amaieran 10 punturekin, datorren larunbatean arratsaldeko bostetan Loinaz bisitatuko du Arnedok, denboraldiko une honetan erabakigarria izango den beste partida bat.