ALBISTEAK

NAZIONAL MAILAKO JUBENILA LIDER

Josean Saiz-ek

Gazteen Liga Nazionaleko laugarren multzoan, partida bat nabarmentzen zen besteen gainetik asteburu honetako karteldegian. Sarrienan Leioak Beasain, bigarren sailkatua, hartzen zuen.

Partida espero bezala zirraragarria izan zen. Bagoilariek aurrea hartu zuten Urtzi Aranbururen golarekin, baina Jakes Alustiza atzelari txuri-urdinaren kanporaketak (26. minutuan) eta Leioak lehen zatiko azken txanpan sartutako bi golek, bigarren zati zaila iragartzen zuten; markagailuan atzetik eta berdean 10 jokalarirekin.

Fisikoki eta mentalki egindako ahaleginari esker, Igor Sukiaren mutilek markagailuari buelta eman zioten Igor Barandiaranen eta Oinatz Carreñoren golei esker.

Ondoren, etxeko jokalari bat kanporatuta, azken minutuak bi taldeak hamarna jokalariz  jokatu zuten, eta Leioaren bultzada gorabehera, gureek emaitzari eutsi zioten eta garaipen bikaina ekarri zuten herrira.

Sei jardunaldiren ostean, Beasain da multzoko liderra 16 punturekin, bost garaipen eta berdinketa batekin, eta 13 gol alde eta sei kontra.

Datorren asteburuan Eibarrek bisita egingo digu Loinazen, ea bolada onak jarraitzen duen denboraldi hasiera zoragarri honetan.