LEHEN TALDEAREN LEHEN GARAIPENA IRITSI DA

Josean Saiz
Denboraldi hasiera benetan zaila izan da gure lehen taldearentzat, izandako baja ugariek talde ahuldu bati dute. Pasa berri den bosgarren jardunaldian Cirbonero hartu dugu Loinazen, baina ikus dezagun aurretik nola hasi den liga gure lehen taldearentzat.
Lehen jardunaldian Iruñako Donibane hartu genuen Loinazen, bero itogarrian jokatutako partida, hasi bezala amaitu zena, hutsean. Emaitza bera lortu genuen Izarraren aurka Lizarrara egindako lehen bisitan. Hirugarren jardunaldian, Mutilverak Loinazen hiru puntuak eskuratu zituen. Partidu horretan Ximonek gure taldearentzat kategoria honetako lehen gola sartu zuen. Hurrengo asteburuan, berdinketa ona lortu zen Tarazonaren zelaian, ekonomikoki oso indartsua den talde baten aurka, Aitor Lorearen golari esker. Gainera partida horretan Martin Artetxe atezainak penalti bat gelditu zuen.
Pasa den larunbatean, arratsalde eguzkitsua, armailak itsura ona hartu zuten eta zaleen artean lehen garaipena lortzeko gogoa antzematen zen. Horretaz gain, elastiko berriaren estreinaldia Loinazen.
Gauzak ez ziren ondo hasi, kasu honetan Arzamendi atzelariaren lesio batekin, bat gehiago atzeko lerroan, eta horrek Julen Etxabegurenen debuta ekarri zuen. Berdegunean nagusi izan arren, lehenengo zatian huts eta huts joan ginen aldageletara.
Bigarren zatiaren erdialdean, jokaldi ona eskuin hegaletik, Beñaten erdiraketa bikaina ezker boleaz Aitor Lorearen erremate apartari ezker gol bihurtu zen; markagailuan behin betiko 1-0ekoa izan zena. Taldea bikain aritu zen azken minutuetan, bisitariei bide guztiak itxi eta garaipen oso baliotsua lortuz.
3 puntu horie esker, Beasainek 500 puntuak (502) gainditu ditu 2. RFEFan (385 partidatan).
Gure taldea 6 punturekin, hamaikagarren postuan dago sailkatuta. Hurrengo jardunaldian Utebo bisitatuko dugu Santa Anako bere zelaian. Asteburu honetan Tarazonari 0-2 irabazi diote. Zalantzarik gabe, gure taldearentzat oso neurketa zaila izango da. Datorren igandean, urriaren 9an, arratsaldeko seietan jokatuko da.