ALBISTEAK

GIJONGO SPORTING IZANGO DA BEASAINEN AURKARIA KOPAN

Lehen mailako talde historikoa, orain bigarren mailan, azaroaren 12 edo 13an partidu bakarrera jokatuko du Loinazen errege kopako kanporaketa

Josean Saiz-ek

Astelehen eguerdian, urriaren 24an, 2022-23 denboraldiko Errege Kopako lehen kanporaketa zozkatu da. Zozketa horretan zegoen gure Beasain. Zoriak, gure aurkaria Espainiako futbolean talde historikoa den Gijongo Sporting izatea erabaki du.

Kopak oroitzapen onak dakarzkigu; ahaztezina 1995eko urtarrilaren 4ko arratsalde hotz hura, non gureek Albacete bezalako 1go mailako talde indartsua garaitu zuten. “Gazta mekanikoa” izenaz ezaguna, atsedenaldira 0-2 galtzen joanda, bigarren zatian markagailuari buelta eman eta 3-2 menderatu zuen Beasainek Albacete. Handik urte gutxira, oroimenerako bi partida gehiago; 2000-01 denboraldian, Realak 2-1 galdu zuen Loinazen, eta hurrengo kanporaketan Zaragozak kanporatu gintuen, hain zuzen ere errege kopa hura irabazi zuen taldea.

Sportingi buruzko oroitzapenak 2016-17 denboraldira garamatza. Hirugarren Mailan denboraldi bikaina egin ondoren, lehenik Lorca eta gero Cacereño gainditu eta Bigarren B Mailara igotzeko play-offetako azken urratsean, Sportingen bigarren taldea izan genuen aurkari. Loinazen jokatutako partidaren ondoren, binako berdinketarekin amaituta, ahaztezina izan zen ehunka zaletuen bidai hura Gijonera. Mareon jokatutako partida hura tristea izan zen porrotarengatik baina hura ere gogoratzea merezi.

Gijongo Sporting eta Beasain urte berean sortuak, 1905ean, 117 urteko historia dute. Zalantzarik gabe, Espainiako futbolaren historiko bati buruz ari gara, nahiz eta orain Bigarren Mailan izan. Bertan, jabe berriek, Orlegi Sportseko mexikarrek, Alejandro Irarragorriren lehendakaritzapean, urte honetan bertan eraman nahi dute taldea Lehen Mailara. Horretarako Klubeko ikur izandako bat dute gidari, Abelardo Fernandez “Pitu”.

Partida historikoa Loinazen jokatuko da azaroaren 12-13ko asteburuan.

Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.