ALBISTEAK

EZIN IZAN DA

3. RFEF IV. multzoa: play off-eko 2.go kanporaketa, itzulikoa: Beasain 1-2 Portugalete

Igoerako 2. kanporaketako itzulerako partida, larunbatean Loinazen 19:00etan.

Zale portugaletetarren lau autobus eta auto partikular asko iritsi ziren. Zelaia lepo, eta Loinazen ehundaka zale jarrillero bildu ziren. Giroa ikusgarria izan zen.

Lehiak espero zenari erantzun zion. Partida itxia, bizia, ia dramatikoa esango nuke. Lehen zati ona, futbola eta aukeraz betea. Atsedenaldira iritsi aurretik Ximonek aukera ezin garbiagoa izan zuen; Pitaren jaurtiketa Ibonek urrundu ostean ez zuen aldaratzea atean sartzen asmatu eta bere jaurtiketa gora joan zen. Atsedenaldian, huts eta huts.

Bigarren zatia beasaindarren sentsazio onekin hasi zen, baina ezker hegaletik egindako jokaldi batean, erdiraketa eta Aitor Villarren gola, bat eta huts markagailuan jarriz. Zortzigarren minutua zen.

Zazpi minutu geroago Aitor Villarrek beste jokaldi bat egin zuen ezker hegaletik eta gol ikusgarria sartu zuen arearen erpinetik.

Huts eta bi. Oso zaila zen, baina taldea Porturen atera arriskua sortuz iristen saiatu zen arren, Ibon Gonzalez Beasaingo jokalari ohiak bikain defendatu zuen bizkaitarren atea.

38. minutuan, Pitak bizkarra hartu zion Santamariari eta ate barrura zihoanean lurrera bota zuen. Portuko kapitainarentzat txartel gorria eta Alain Eizmendik falta bikain jaurtiz 1 eta 2koa jarri zuen markagailuan.

Hortik amaierara, zazpi minutuko luzerarekin, Beasainek pazientzia izan zuen eta baloia alderik alde eraman zuen aurkaria gainditu asmoz eta erdiraketa onak bilatuz. Aukera argiena Pitak izan zuen, baina baloia kanpora joan zen. Jarrilleroek ongi eutsi zuten eta azkenean markagailuak adierazten zuen bat eta bikoarekin amaitu zen lehia. Portuk finalerako txartela lortu zuen eta gure taldearentzako denboraldia amaitua.

Denboraldi on baterako amaiera mingotsa.

2. BEASAIN CUP

Zorionak talde txapeldun guztiei

Ohorezko kadetea

Finala: Beasain 2–0  Martutene

Infantil Handi

Finala: Beasain 2–1 Real Unión

Infantil Txiki

Finala: Beasain 2–0 Amorebieta

Gorengoen kadetea

Finala: Beasain 3–1 Real Union