ALBISTEAK

OHIKO BATZAR NAGUSIRAKO DEIALDIA

BEASAIN K.E. Klubaren Estatutuen 20. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta bertan aurreikusitako ahalmenarekin bat etorriz, klubeko bazkideei dei egiten zaie 2024ko ekainaren 21ean, ostirala, Loinatz Futbol Zelaiko bileran gelan (Beasain) egingo den OHIKO BATZAR NAGUSIRA. Bilera 19:00etan izango da lehen deialdian eta 19:30ean bigarren deialdian. Hona hemen gai-zerrenda:

  • 2023ko ekitaldiko kontuen balantzea, kontuak ematea eta, hala badagokio, onartzea.
  • 2024ko ekitaldirako aurrekontua
  • 2023-2024 denboraldiko informazio garrantzitsua.
  • 2024-2025 denboraldirako fitxaketen informazioa.
  • Galde-eskeak.

Bazkide jaun-andreek Klubaren bulegoetan aztertu eta kontsultatu ahal izango dituzte Batzarrak onartu beharreko gai-zerrendako puntu guztiak.

Beasainen, 2024ko ekainaren 3an

Beasain Kirol Elkartea
Pribatutasun ikuspegi orokorra

Webgune honek cookieak eta/edo antzeko teknologiak erabiltzen ditu, nabigatzen duzunean informazioa biltzen eta berreskuratzen dutenak. Cookie-en informazioa zure arakatzailean gordetzen da eta zure hizkuntza-hobespenak gorde eta antzematea bezalako funtzioak betetzen ditu, orria bot-erasoetatik babesten ere laguntzen digu.