LOINAZEN ERABAKIKO DA
3. RFEF IV. multzoa: play off-eko 2.go kanporaketa, joanekoa: Portugalete 0-0 Beasain
Joan den larunbat arratsaldean La Floridan jokatutako joaneko partida. Zale bagoilariak Portugaletera hurbildu ziren gure lehen taldea babestu eta animatzeko 2 RFEFra igotzeko helburuan.
Lehen zatia oso lehiatua izan zen, jokoaren kontrola eta zelaiko nagusitasuna Porturena izan zen. Intentsitate handiko lehen 45 minutuak, joko gutxi eta bigarren jokaldi asko. Gureak oso ondo kokatuak zelaian, Porturi ia ezer utzi gabe. Bai Martin Artetxek atepean bai defentsako lerroan talde osoaren laguntzarekin lan bikaina egin zuten eta segurtasun handia eman zuten.
Etxekoek gehiago hurbildu ziren gure atera, baina lehen aukera bagoilariena izan zen; hasi eta berehala, gaizki ulertua atzelari bat eta Ibon atezainaren artean eta Borjaren aukera argia, baina baloiak ez zuen sartu nahi izan. Aukera bikoitzaren erantzun zuten. Martinek Marcosekin buruz burukoan urrundu eta Zorrillak aldaratzean kanpora bota zuen. Atsedenaldia baino lehen bagoilarien bi aukera on, Pitaren jokaldia baina Beñatek ez zuen gutxigatik bultza egin sarera eta jarraian Eneko Lizasok, Ibon aurreratuta ikusita urrutitik jaurti eta gola zirudienean kanpora irten zen.
Bigarren zatiak erritmo gutxiago eta kontrol gehiago izan zuen, amaiera gerturatu ahala ahala agian erritmoa moteldu egin zen eta nekea pilatuz zihoan jokalarien zangoetan denboraldi amaiera nekagarri honetan. Martin berriro bikain aritu zen Villarrek 72. minutuan egindako jaurtiketa bati erantzunez.
Portugaletekoak estutzen jarraitu zuten, baina Martinek eta defentsak ez zuten aukera askorik eman. Jokoa gero eta zuzenagoa zen, ez hain landua, gureak kontraeraso baten zain zeuden eta Mikel Aizpuruak golaukera eduki zuen 80. minutuan, gutxigatik kanpora joan zitzaion jaurtiketa batean. Etxekoek Iñigo Martinen jaurtiketarekin erantzun zuten. Harmailetatik gola ozen iragarri zen, baina kanpora irten zen. Jarraitzaileak engainatu zituen efektu optikoa izan zen eta ia amaieran gertu izan genuen kontraeraso azkar batean, De la Parra buruz burukorako barneratzen zen, baina Santamaria gurutzatu zitzaion miragarri jokaldia zapututz eta hasierako huts eta hutsekoarekin amaierara iritsi ginen.
Itzulera Loinazen datorren larunbatean 19:00etan. Amaieran berdinketa egongo balitz luzapena jokatuko litzateke eta markagailuan berdinketa mantenduko balitz, Beasain izango litzateke finalera pasako litzatekeena.
INFANTIL TXIKI
Euskadiko txapelketako 1go fasea, Zubietan.
D. Alavés 2–0 Beasain
Beasain 1–1 Romo
Betoño 0–0 Beasain
Beasain 0–0 Eibar
8. sailkatua.
1 mailako Infantila
2. Beasain Cup
Beasain 1-2 Zarautz
Idiazabal 3-0 Sanse
Beasain 3-0 Idiazabal
Zarautz 2-1 Sanse
Beasain 4-0 Sanse
Idiazabal 4-0 Zarautz
Finala
Beasain 2–1 Idiazabal