ALBISTEAK

MARTXAN DA 24-25A

Aurredenboraldiari hasiera eman dion lehen taldea

Bero itogarriarekin ekin zion gure lehen taldeak denboraldiaurreari, astelehenean, hilaren 29an, 19: 15ean, Mikel Arruabarrena tolosarraren eta Luis Clementeren bere bigarrenaren gidaritzapean.

21 jokalariko taldea goitik behera berritu eta gaztetu da. Hamar baja eta bederatzi fitxaketa izan dira.

Aurreko denboralditik jarraitzen dute:

Martin Artetxe, Aitor Morcillo, Aritz Eguren, Asier Sansinenea, Alex Iriondo, Julen Zubillaga, Iker Salamanca, Julen Etxeberria, Iban Claver, Markel Pita, Borja Lopez de Aguileta eta Beñat Eizagirre.

Bajak:

Iraitz Gelbentzu, Iban Balerdi, Julen Etxaniz, Josu Rezola, Jon Artzamendi, Mikel Aizpurua, Alain Eizmendi, Eneko Eizmendi, Ander de la Parra eta Ximon Aranguren.

Fitxaketa berriak dira:

Unai Vea (Pasaiatik etorritako atezaina), Alejandro Nores (eskuin hegalekoa, Reala), Asier Lazkano (Pasaia, erdilaria), Eneko Lizaso (Reala, erdilaria), Julen Olasagasti (Ondarroako Aurrera erdiko atzelaria), Beñat Gonzalez (Touring erdilaria), Koldo Ferrer (Pasaiako erdilaria), Eñaut Mendia (Lagun Onak, aurrelaria) eta Ander Bengoetxea (Lagun Onak, aurrelaria).

2024/25erako fitxaketa berriak

Hauek dira irailaren zazpian Ligako lehen hitzordura ahalik eta ondoen iristeko prestaketa-partidak:

Larunbata 10, 11:30 Beasain-Arcachon

Asteazkena 14, 19:30 Beasain-San ignacio

Larunbata 17, 11:30 Beasain-Pasaia

Larunbata 24, hiruko txapelketa Arrigorriagan Padura eta Eibarrekin.

Asteartea 27, 19.30 Beasain-San Juan Larunbata 31, 11.30 Beasain-Anaitasuna