HIRUGARREN JARDUNALDIA GARAIPENIK GABE
Bigarren taldeak 2-0 irabazi zion Deusturi ligaren estreinuan
3. RFEF IV. multzoa: Touring 2-0 Beasain
Egutegiaren hirugarren data eta garaipenaren zaporea ezagutu gabe jarraitzen dugu. Hitzorduak aproposa zirudien Fanderiako zelaian, Errenterian, non aurreko denboraldian bat eta bosteko garaipen erraza lortu zen.
Partidaren nagusitasuna eta kontrola lehen zatian gurea izan zen aukera argiren batekin, batez ere Beñatek buruz egindako errematea Markel Pitaren erdiraketaren ondoren. Gola ziurra zirudien, baina atezainak sekulako eskua atera zuen. Etxekoek Ekiren jokaldi bikainarekin erantzun bazuten ez zen gutxiagorako izan Unai Vearen geldiketa bikaina. Atsedenaldian, huts eta huts.
Aldageletatik itzultzean, 63. minutuan jokaldi isolatu batean, Imanol Aranburuk jaurtiketa batean baloia gurutzatu eta zutoinean jo ondoren gure atean sartu zen. Partidaren hondarrean, 89.ean, Eki Bravok kontraerasoan partida erabakita utzi zuen eta bi eta hutsekoa azken emaitza.
Errenteriako taldeak bigarren garaipena jarraian lortu du, eta partida bukatzean liderrak ziren. Hirugarren partida eta hirugarren etsipena oraindik golik sartu ez duen lehen taldearentzat.
Erregional mailakoen garaipena Deusturen aurka
Beasain 2 – 0 Deustu (Barbarin, Nabil)
Estreineko jardunaldian garaipen bikaina lortu du bigarren taldeak, Anaitasunari 4-0 irabaztetik zetorren Deusturen aurka. Aurreko denboraldiarekin alderatuta oso berrituta iritsi zen Loinazera talde tomateroa, eta oso indartsu. Barbak banakako jokaldi bikainean eta Nabilek Barbaren jokaldiaren ondoren sartu zituzten golak.
Beste emaitzak
Jubenilen Euskal Liga:
Beasain 6 – 4 Urki (Enaitz Amundarain -2-, Xabat Larrañaga, Xiker Mendia, Ekain Mujika, B.A.)
Jubenilen Ohorezko Maila:
Intxurre 5 – 1 Beasain (Nico)
Kadeteen Ohorezko Maila:
Beasain 1 – 0 Orio (B.A.)
Kadeteen Gorengoen Maila:
Antigua Luberri 1 – 2 Beasain (Unax, Endika)